Edukira joan

Iñaki Badiola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Badiola
Bizitza
JaiotzaDonostia1964ko abenduaren 17a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Iñaki Badiola Menéndez (Donostia, Gipuzkoa, 1964ko abenduaren 17a - ) enpresaburua eta Real Sociedad futbol taldeko presidente izandakoa. “Erreala Primeran” izeneko hautagaitza aurkeztu zuen 2008ko urtarrilaren 3an, eta batzarrean parte hartutako akzioen %72k bere alde bozkatu zuen, kapital sozialaren %43k. 2008ko abenduaren 21ean Realeko presidente izateari utzi zion, klubaren batzar nagusi zalapartatsu batean, non beste hautagaitza bat, “Errealaren lagunak”, nagusitu baitzen, Jokin Aperribay enpresaburua buru zuela.

Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, Batxilergoa Seattle hirian amaitu ondoren, AEBetan. Heziketa Fisikoa ere ikasitakoa da.

Negozioen ataleko presidenteorde izan zen Santander Bankuan. Hamabi urte egin zituen atzerrian lanean, Londresen, Sydneyn (Australian), Hong Kongen eta Shanghain (Txinan). Gaur egun Donostian bizi da, baina hilero astebete Txinan igarotzen du.

Aholkularitza enpresa bat eratu du, Lighthouse Consulting, eta horren bidez enpresak erosi, teknologiaz hornitu eta burtsara ateratzen ditu.

Zaletasunak eta hizkuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolzale amorratua da. Futbolean aritu zen hasieran: Hirugarren mailan, eta baita Australiako eta Hong Kongeko liga nagusietan ere. Egunero hamabost bat kilometro egiten ditu arineketan.

Ingelesez bikain egiten du, alemanez eta txineraz ere moldatzen da, baina euskaraz apenas egiten du.

Iñaki Badiolak bere burua aurkeztu zuenean Real Sociedad futbol taldeko lehendakari izateko, Erreala krisi handi baten murgilduta zegoen, 2. mailara jaitsita. Bere hautagaitzak hautsak harrotu zituen, adierazi zuenean kapital txinatarra zuela atzean.

Epe laburrean Erreala lehen mailara igo nahi izan zuen. Epe ertainera, berriz, Anoeta estadioaren jabe egin nahi du kluba, harmailak hurbildu futbol zelaira eta klubaren aurrekontua handitu. Horretarako egitasmo bat aurkeztu zuen, Txinako jatorriko diru sarrera berrietan oinarrituta.

Administrazio Kontseilua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere taldeko jendez osatu zuen Real Sociedad futbol taldeko Administrazio Kontseilua:

  • Alex Naia, Pesa Garraioak enpresako Logistika zuzendaria.
  • Iñaki Iraola, 44 urteko ordiziarra, Finantza zuzendaria Grupo Iberoamericano de Fomenton.
  • Beatriz Ugarte, 40 urteko donostiarra, zuzendaria Willis San Sebastian Aseguruak eta Reaseguruak enpresan.
  • Monika Fanlo, donostiarra eta Komunikazioko marketin zuzendaria Hispavistan.
  • Jorge Fernandez 46 urteko salamancarra, Planifikazio eta Kontrol zuzendaria Santander Bankuan.
  • Iñaki Soto, 43 urteko donostiarra, Japonia enpresako erreferentziazko akzioduna.

Agintaldi zalapartatsua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol arloan taldea Espainiako futbol ligako lehen mailara igotzea zuen helburu eta horretarako oso fitxaketa interesgarriak egin zituen, Pep Martí, Victor Casadesus, Fran Merida eta Nacho Perez ekarrita. Gainera, aurreko presidenteek lortu ez zutena eta zale gehienek desio zutena lortu zuen, taldeko ikur den Xabi Prietori kontratua berritzea. Hala eta guztiz ere ez zuen lehen mailarako jauzia eman Gasteizko zorigaiztozko arratsalde hartan esku-eskuan izan bazuen ere.

Iñaki Badiolaren agintaldia oso zalapartatsua izan zen. Hasieran zituen zenbait taldekidek, Pako Aiestaran kasu, utzi egin zuten. Liskarrak izan zituen Realeko zenbait langilerekin, jokalari zenbaitekin, hainbat hedabiderekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Erabaki eztabaidatuak hartu zituen, tartean Due Diligence zelakoa agindu zuen, bere agintearen aurretiko urtean Errealean izan ziren diru kontuak argitzeko asmoz. Honen emaitzek instituzioetan eta hedabide batzuetan hautsak harrotu zituen, bere aurka jarri ziren eta agintaldiaren gainbehera hasi zen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]