Edukira joan

Hyakken Uchida

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hyakken Uchida

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak内田 榮造
JaiotzaOkayama1889ko maiatzaren 29a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio1971ko apirilaren 20a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaTokioko Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
Irakaslea(k)Söseki Natsume
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea eta haur literaturaren idazlea
Enplegatzailea(k)Hōsei Unibertsitatea
IMDB: nm1486940 Edit the value on Wikidata

Hyakken Uchida (japonieraz: 内 田 百 間), (Okayama, Okayama prefektura, Japonia, 1889ko maiatzaren 29a - Tokyo, 1971ko apirilaren 20a) eleberrigile eta saiakeragile eta aleman irakaslea izan zen. Bere lana zinemarekin oso lotuta dago, izan ere, bere lan batzuk pantaila handira eraman zituzten eta bere bizitzako istorioa ere izan zen Akira Kurosawaren azken filmaren inspiratzailea. [1] [2]

Uchida Okayama hiriko sake merkatarien familia batean jaio zen. Batxilergoan zegoela, bertako aldizkarietan idazten hasi zen. Hogeita bat urte zituela Japoniako hiriburura joan zen aleman hizkuntzako ikasketak egiteko Tokioko Unibertsitatean. Leku horretan ipuin idazle gisa nabarmentzen hasi zen, 1911an ezagutu zuen Sōseki Natsume eleberrigilearen arreta erakarriz, eta horregatik Sōseki-k ostegunero bere etxean antolatzen zituen literatura topaketetan maiz gonbidatu bihurtu zen. Talde horretan sortu ziren Japoniako beste idazle batzuk, hala nola Suzuki Miekichi (1882-1936) eta Morita Sōhei (1881-1949). [1] [3]

Bizitza profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea amaitzean, Uchidak Aleman irakasle lan egin zuen Armada Inperialaren Akademian, eta geroago Hōseiko Unibertsitatean. Garai hartan, 1930 inguruan, bere lehen ipuin bilduma, Meido (Haragoa), agertu zen, gerra aurreko Japoniako jatorrizko ahotsetako bat izaten hasita. [1]

Uchidaren lana estilo eta genero askotarikoak izan ziren: fikzioa, zuihitsuak (saiakerak), gerra egunkariak, poesia, bidaia kronikak eta haurrentzako ipuinak. [4] Hyakkien zuihitsu (Hyakkienen Saiakerak, 1933) bildumaren arrakastak irakaskuntza utzi eta idazketara soilik dedikatzea eragin zion. Hyakkenen lana ere film bihurtu dute. Bere "Sarasate no ban" ipuina ("Sarasateren albuma", 1948) Suzuki Seijunek zeluloidera eraman zuen Zigeunerweisen izenburuarekin 1980an. Hyakkenen bizitza izan zen Akira Kurosawaren Madadayo izeneko azken filmaren inspirazioa 1993an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]