Hubert Maga
Hubert Maga (Parakou, 1916ko abuztuaren 10a - Cotonou, 2000ko maiatzaren 8a) Dahomeyko lehenbiziko presidentea izan zen.
Eskola zuzendaria izan zen 1936tik 1945era. 1947an Rassemblement Démocratique du Danhomé alderdia sortu zuen eta 1951n Frantziako Nazio Biltzarraren kidea aukeratu zen. Bere agintaldian zehar ekonomia hondatu zen eta langabezia handitu zuen. 1961ean Justin Ahomadegbé-Tomêtin oposizioaren liderrak zuzendutako hilketako saioa jasan zuen. 1962an alderdi bakarreko sistema inposatu zuen. 1963ko urriaren 22an Christophe Soglo armadaren buruzagiak dimitzera behartu zuen. Espetxean egon zen 1965eraino eta gero Togon eta Parisen erbesteratu zen. 1970ean Presidentearen Batzorde birakariaren lehendakaria izan zen Ahomadégbérekin eta Sourou-Migan Apithyekin batera. 1972ko Mathieu Kérékouren estatu-kolpearen ondoren espetxera itzuli zen 1981eraino. Bere askatzearen ondoren publikoa bizitzatik erretiratu zen.
Artikulu hau Beningo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |