Edukira joan

Horoskopo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karta astralaren adibidea

Horoskopoa zeruaren antolamenduaren berri ematen duen agiria da, une jakin batean Eguzkia, Ilargia, argizagiak, zodiakoaren zeinuak non dauden kokatuta erakusten duena. Orainaldiaz informazioa emateko eta etorkizunaz iragarkizunak egiteko erabiltzen da. Gizabanakoen horoskopoak egitean, astrologoek jaiotzaren une zehatza hartzen dute kontuan, astrologiako beste datuekin batera, pertsonaren izaera aztertzeko eta etorkizuna iragartzeko.

Astrologoen ustez, zeruko gorputz bakoitzak bere mitologia-izaera du, eta une jakin batean zeruko beste gorputzekiko duen kokagunearen arabera izaera hori aldatu egiten da. Unibertsoan dena harremanetan dagoenez gero, zeruko gorputzek eragina dute haur jaioberriarengan. Horoskopoak egiteko zerua 12 zulo (etxe) dituen biribil baten bidez irudikatzen dute astrologoek. Etxe horietako bakoitzari giza bizitzaren alor batzuk egozten zaizkio (osasuna, ezkontzako bizitza, haurrak, lagunak, heriotza). Etxe bakoitzean kokatzen den argizagiak eragina izango du etxe horri dagokion ataletan, onerako nahiz txarrerako. Sineskeria hauek harrera zabala dute, herrialde industrializatuenetan ere.

Munduko zenbait horoskopo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Azteken horoskopoa: 12 zeinu desberdintzen ditu, eta hauetatik zortzi inguruetako animaliak dira.Egia esan, kultura Aztekak Maien horoskopoari egindako interpretazioa dira. (Oreina, Kaimana, Etxea, Lorea, Sugea, Jaguarra, Kainabera, Untxia, Arranoa, Tximinoa, Suharria eta Txakurra)
  • Horoskopo zelta: 23 zeinu desberdintzen ditu, denek zuhaitzen izenekin. Zuhaitz konkretu baten azpian jaiotzen zirenak, haren ezaugarriak jasotzeaz gain haren babesa ere hartzen zuten bizitzako. (Makala, Urkia, Izeia, Astigarra, Hurritza, Gaztainondoa, Gereziondoa, Pagondoa, Xarma (Carpinus betulus), Limondoa, Sagarrondoa, Zumar hostotxiki (Ulmus minor), Gurbeondo (Sorbus domestica), Zedro, Altzifre arrunta, Intxaurrondoa, Olibondoa, Pinua, Haritza, Zume negarti (Salix babylonica) eta Pikondoa)
  • Horoskopo druida: 13 zeinu desberdintzen ditu eta, horoskopo zeltaren antzera, zuhaitzen izenak ditu. Ilargiaren aldien arabera sailkatzen dira.(Urkia, Gurbeondoa, Lizarra, Haltza, Sahatsa, Elorria, Haritza, Gorostia, Intxaurrondoa, Mahatsondoa, Huntza, Kanabera eta Intsusa)
  • Ijitoen horoskopoa: 12 zeinu desberdintzen ditu, eguneroko bizitzan erabiltzen diren objektu desberdinen arabera izenpetzen direnak. Honek, beste horoskopo guztietatik desberdintzen du. (Kopa, Kapera, Sastakaia, Koroa, Argimutila, Errobera, Izarra, Kanpaia, Txanpona, Daga, Aizkora eta Ferra)
  • Indiako horoskopoa: 12 zeinu (Rashi) desberdintzen ditu, Indiako Horoskopoa, sideralista da, eta ez zodiakala. Zeruko izarren kokapen errealaren arabera izenpetzen dira, eta ezaugarri honek beste horoskopoetatik desberdintzen du. (Mesha-angaraka, Vrishasca-surkra, Mithuna-budha, Kataka-chandra, Simaha-ravi, Kanta-budha, Thula-sukra, Vrischica-angaraka, Dhanus-brishaspati, Makara-sani, Kumbha-kethu eta Meena-galika)
  • Ameriketako horoskopoa: 12 zeinu desberdintzen ditu, eta bakoitzak,inguruko lurraldearen animnaliaren izena izango du. Amerindiarrentzat, animaliak gidariak eta maisuak ziren, bai izakiarentzat, bai xamanentzat. (Igaraba, Puma, Zapelatz Gorria, Kastorra, Oreina, Okila, Gaizkata, Hartz Arrea, Belatza, Sugea, Altzea eta Edurretako Antzara)
  • Maien horoskopoa: 13 zeinu desberdintzen ditu eta funako animalien izenak hartzen dituzte. 20 egunetan banatutako hilabetetan eta 13 “zigilu” 13 ilargiekin bat etortzen direnak. (Tzootz-Saguzar, Dzec-Eskorpio, Keh-Oreina, Moan-Hontz, Kutz-Pauma, Kibray-Musker, Batz Kimil-Tximinoa, Coz-Zapelatza, Balam-Jaguar, Fex-Azeria, Kan-Sugea, Tzub-Urtxintxa eta Aak-Dortoka)
  • Mendebaldeko horoskopoa: 12 zeinutan banatzen da. Mitologia grekoerromatarraren izenak dauzkate. Munduko horoskopo zabalduena da. (Aries, Tauro, Géminis, Cáncer, Leo, Virgo, Libra, Escorpio, Sagitario, Capricornio, Acuario eta Piscis)
  • Horoskopo txinatarra: 12 zeinutan banatzen da, inguruko animalien izenak zituztenak. Munduko horoskopo guztietatik desberdintzen da, urte bakoitzean animalia bat egokitzen zaiolako. (ArratoiA, IdiA, TigreA, ErbiA, DragoiA, SugeA, ZaldiA, AhuntzA, TximinoA, OilarRA, ZakuRRA eta Txerria)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]