Hiri kondaira
Hiri kondaira edo hiri mitoa egungo gizarteko folklore antzeko istorioen multzoa da. Nahiz eta hedatzen dituztenen aburuz benetakoak diren, oro har ez dute errealitatearekiko oinarri sendorik, jeneralean gehiegituta eta distortsionatuta baitira. Hala ere, horrek ez du esan nahi, berez, hiri kondairak gezurrezkoak direnik. Izena gorabehera, hiri kondairak ez dira, halabeharrez, hirietan sortuak. Termino hori erabiltzen da kondaira moderno horiek eta industrializazio aurreko garaietako elezaharrak bereiztearren.
Hiri kondairaren kontzeptua ikertzen lehena Edgar Morin izan omen zen La Rume d'Orléans liburuan 1969an. Jan Harold Brunvand irakasle estatubatuarrak 1979an hiri legenda erabili zuen. Bere liburuan (The Vanishing Hitchhiker: American Urban Legends & Their Meanings), Brunvandek azaldu zuen kondairak, mitoak eta folklorea ez dela bakarrik gizarte primitiboetan edo tradizionaletan soilik suertatzen, baita gizarte industrializatuetan eta modernoetan ere. Bigarrenik, argudiatu zuen egungo kultura modernoari buruzko ikasbideak lor daitezkeela horrelako mitoak ikertuta.
Hainbat hiri kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txinako Harresi Handia espaziotik ikusgai izatea.
- Zelatatu eta anestesiatu ondoren, giltzurrun bat gabe esnatzea.
- Sekretuan Kubara joan ziren ehiztariak, emazteak ehizetara joan zirelakoan.
- New Yorkeko estoldetan krokodilo handiak bizi izatea, jabeek komuneko kazolatik txikiak zirenean bota ondoren.
- Telmo Zarraonandia futbolaria ijitoa zela. Gaztelaniazko wikipedian IP anonimo batetik edizio bandalikoa eginda, 2008an gezur hori sartu zuten wikipedia hartan euskal herritar futbolariari eskainitako artikuluan,[1] eta handik beste hedabide batzuetara zabaldu zen, hiri kondairetan gertatu ohi denez inolako oinarririk gabeko baieztapen hori egiazkotzat hartuta.[2]
- Japoniar greba.
- Walt Disneyren gorpua nonbait kriogenizatuta gordeta dagoela.
- Gauez argirik gabe eta erabateko iluntasunean errepideetan zehar doan auto beltza. Berekin topo egin eta argi luzeak botatzen dizkioten autoei atzetik jarraitzen omen die, biktimen edo jarraitutakoen autoa errekinik gabe bazter batean gelditu eta auto beltzean doazenek harrapatu eta erail egiten omen dituzte.
- Bihurguneko neska. Errepideko bihurgune batean agertzen omen da neska bat, gauez. Auto gidariei bihurgune arriskutsua dela ohartarazten die; gidariak geroago jakingo du neska hori hain zuzen ere aurrez bihurgune horretan auto istripu batean hil zela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Edizio bandalikoa, gaztelaniazko wikipedian.
- ↑ Gaztelaniazko wikipediako «Telmo Zarra» artikuluko eztabaida orria.