Edukira joan

Hamearis lucina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hamearis lucina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaRiodinidae
GeneroaHamearis
Espeziea Hamearis lucina
(Linnaeus, 1758)
Datu orokorrak
OstalariaSanjose-lore eta Udaberri-lore usaindun

Hamearis lucina Riodinidae familiako tximeleta da, Europa osoan bizi dena[1].

Tximeleta txikia da, arrak 29-31 mm arteko hegal zabalera du eta emea zerbait handiagoa da, 31-34 mm. Xake taula baten itxurako hegalak ditu, hegal marroi.ubelak eta orban laranja ugari, batez ere hegalen kanpoaldera. Azpialdea argiagoa da eta atzeko hegaletan gelaxka zuri nabarmenak agertzen dira.

Tximeletak arrautzak multzo txikitan jartzen ditu elikagai izango duten landareen hostoen azpian. Handik jaiotzen diren beldarrak ia gardenak dira eta ile luzeak dituzte. Hostoen peziolotan gordetzen dira egunez eta gauez ateratzen dira elikatzera. Denborak aurrera egin ahala berde kolorea hartzen dute.

Pupa aldiak bederatzi hilabete irauten ditu eta hilkortasun tasa handia izaten dute, karraskariek eta bareek jaten dituztelako. Tximeleta helduak maiatza eta ekaina artean ikusten dira hegan[2].

Bi eremutan aurkitzen da, karezko lurzorua duten zelaietan eta antzinako basoetako argiunetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. M. Oates & A. M. Emmet. (1990). The Butterflies of Great Britain and Ireland. 7 Part 1 (Hesperiidae to Nymphalidae) Colchester: Harley Books, 177–179 or. ISBN 0946589372..
  2. (Gaztelaniaz) «Hamearis lucina (Perico)» guadarramistas 2011-05-10 (Noiz kontsultatua: 2023-05-16).


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamearis lucina
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Hamearis_lucina


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.