Edukira joan

Hélène Gordon-Lazareff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hélène Gordon-Lazareff

Elle (aldizkaria)eko zuzendari

1945 - 1973
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЕлена Борисовна Гордон
JaiotzaRostov Don1909ko irailaren 21a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaLe Lavandou1988ko otsailaren 16a (78 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
grave of Pierre and Hélène Lazareff (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Alzheimerra
Familia
Ezkontidea(k)Pierre Lazareff (en) Itzuli  (1939 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta etnologoa
Enplegatzailea(k)Elle (aldizkaria)
Harper's Bazaar (en) Itzuli
Marie-Claire (en) Itzuli
Paris-Soir (en) Itzuli
The New York Times Company (mul) Itzuli

Find a Grave: 125825251 Edit the value on Wikidata

Hélène Gordon-Lazareff, sortzez Hélène Gordon (Rostov-sur-le-Don, Errusiar Inperioa, 1909ko irailaren 21a - Lavandou, 1988ko otsailaren 16a) frantziar kazetaria zen. 1945ean, Elle aldizkari femeninoa sortu zuen.[1]

Hélène Gordon 1909ko irailaren 21ean jaio zen, Rostov-sur-le-Donen (Errusia). Bere familia, goi-burgesia judukoa, urriko iraultzatik ihesi, Turkiara joan zen lehenik, eta, gero, Parisera.[2]

Batxilergoa egin ondoren, letrak eta etnologia ikasi zituen, gero Parisko Gizakiaren Museoan lan egin zuen, eta Marcel Griaulek Maliko Dogon herrira antolatutako misio batean parte hartu zuen.

Hélène Lazareff kazetari gisa hasi zen Paris-Soir kazetako Haurren sailean —Jean Prouvostek zuzentzen zuena orduan—, eta, gero, Marie Claire aldizkarian lan egin zuen, Jean Prouvostek sortua.

Bigarren Mundu Gerran, Lazarefftarrak New Yorken hartu zuten babes, eta AEBko kazetaritza deskubritu zuten. Hélène Lazareffek Harper's Bazaar-en eta New York Timesen lan egin zuen.

Frantziara itzuli zenean, 1945ean, Pierre Lazareff senarrak France-Soir sortu zuen. Hélènek, aldiz, Marcelle Auclairrekin batera, Elle aldizkaria sortu zuen, eta zuzendu. Elle aldizkariaren lehen zenbakia 1945eko azaroaren 21ean atera zen.

1952an, Lazareff bikotea “La Grille Royale” domeinura joan zen bizitzera, Louveciennesera (Yvelines), non igandeetan bazkariak antolatzen zituzten politika, arte eta literatur munduko jendearekin.[3][4]

1973an, Pierre Lazareff hil eta urtebetera, Hélènek Elle aldizkariaren zuzendaritza utzi zuen, eta, Alzheimer gaitzak jota, Lavandoura (Var) erretiratu zen, eta hantxe hil zen, 1988an.

Biografia bat, La Tzarine (1984), eskaini zioten, Denise Dubois-Jallais Elle-ko kazetariak idatzia, zeina Hélènek deskubritu eta trebatu zuen.

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929an, Paul Raudniz ikertzailearekin ezkondu zen, 19 urte zituela.[2] Alaba bat izan zuten: Michèle (1930-2017).

1932an dibortziatu ondoren, Hélène Gordon 1939an ezkondu zen berriro, Pierre Lazareffekin. Bikoteak fama izan zuen, haien erabakiz, harremana "arauetatik kanpo" eta "aske" bizi izan zuelako.[5]

Hélène Gordonek maitale ugari izan zituen, nerabeak barne, eta famatuenen artean daude Philippe Soupault, Bertrand de Jouvenel, Michel Leiris, Bernard Maupoil, Louis Delaprée eta Paul Chantrel.[6][7][8]

Hilobia, Père Lachaise hilerrian.
Pierre Lazareff eta Hélène Gordon-Lazareffen oroitzapenezko plaka, Louveciennesen (Yvelines).

Alzheimer gaixotasunaren lehen sintomak 70eko hamarkadaren hasieran agertu zitzaizkion, eta Hélène Gordon-Lazareff Lavandouko (Var) La Fossette-ko bere jabegoan hil zen, 1988ko otsailaren 16an, 78 urte zituela.[9]

Père Lachaiseko hilerrian (7. dibisioa) lurperatuta dago, Parisen.[10]

Elle aldizkariari buruz, hauxe zen bere lema:

"Seriotasuna fribolitatean, ironia larritasunean".*

  • 1971: Lorenzaccio, Alfred de Musset, Jean Meyerren taularatzea, Odéon antique
  • 1971: Six personnages en quête d'auteur, Luigi Pirandello, Jean Meyerren taularatzea, théâtre des Célestins

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Éditions Larousse. Archive Larousse : Journal de l'année Édition 1989 - dossier - Nécrologie. .
  2. a b 14. Hélène Lazareff - Les Echos. .
  3. Sophie Delassein, Les dimanches de Louveciennes - Chez Hélène et Pierre Lazareff, Grasset, 2009.
  4. Anne Fulda. (20-21 novembre 2021). «Peter Knapp, l'œil absolu» Le Figaro, supplément « Le Figaro et vous »: 39...
  5. « Pierre et Hélène Lazareff, couple hors normes ! » entretien avec Sophie Delassein par Jean-Pierre Thiollet, France-Soir, 12 mai 2009, http://www.francesoir.fr/loisirs/litterature/“pierre-et-helene-lazareff-couple-hors-normes-”-sophie-delassein-38180.html[Betiko hautsitako esteka] et Yves Courrière, Pierre Lazareff ou le vagabond de l'actualité. Gallimard, "Biographies", 1995, p. 239.
  6. Régine, Moi, mes histoires, éditions du Rocher, 2006, p. 20 : « Ce dîner vit naître une passion qui défraya la chronique entre Paul Chantrel et Hélène Lazareff ».
  7. Yves Courrière, Pierre Lazareff ou le vagabond de l'actualité. Gallimard, "Biographies", 1995, p.362 : "Tout commença par une réflexion de Betty Winkler à sa cuisinière à qui elle demanda de mieux surveiller les fréquentes visites qu'un très jeune homme de dix-sept-dix-huit-ans, lointain surgeon de la branche autrichienne des Rothschild, rendait à la partie de l'appartement dévolue aux Lazareff. Betty Winkler le soupçonnait de faire la cour à Michèle qu'elle trouvait trop jeune ! À cette mise en garde la domestique laissa exploser sa colère. - Madame, je pars ! Moi, je ne peux pas servir dans un bordel ! - Que dites-vous ? - Le garçon, c'est Mme Lazareff qui se l'offre dans votre lit ! (...) Et c'est après que j'ai découvert qu'Hélène était malade, que chez elle l'exagération des désirs sexuels relevait de la pathologie." (témoignage de Betty Winkler, épouse de Paul Winkler à l'auteur)
  8. Yves Courrière, Pierre Lazareff ou le vagabond de l'actualité. Gallimard, "Biographies", 1995, p. 228 et 239.
  9. Yves Courrière, Pierre Lazareff ou le vagabond de l'actualité. Gallimard, "Biographies", 1995, p.762
  10. appl. (22/04/2023). LAZAREFF Hélène, née GORDON (1909-1988). .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]