Gustavo V.a Suediakoa
Gustavo V.a (suedieraz: Oscar Gustaf Adolf; Drottningholmeko Jauregia, 1858ko ekainaren 16a - Drottningholmeko Jauregia, 1950eko urriaren 29a) Suediako erregea 1907tik 1950era arte (Bernadotte leinukoa). Oskar II.a eta Sofia Nassaukoaren seme zaharrena. Jaiotzean Värland-eko duke titulua eman zioten.
1881eko irailaren 20an ezkondu zen Estokolmon Viktoria Badengoarekin. Bikoteak seme-alaba hauek izan zituen:
- Gustavo (1883-1973). Margarita Connaughtekoarekin ezkondu zen, eta 1920. urtean alargundu. Hiru urte beranduago Luisa Mountbattengoarekin ezkondu zen.
- Gilen, (1884-1965). 1914. Maria Suediakoarekin ezkondu zen, eta lau urte geroago dibortziatu.
- Erik, (1889-1918). Ezkongabea.
Gustavo V.a Suediako eta Norvegiako printze oinordeko izan zen 1872. urtean. Suediako erregea izan zen 1907 urtetik (Norvegia 1905. urtean banandu zen), eta bera izan zen azken monarka gobernuan erabakitzeko ahalmena izan zuena, eta 1918an parlamentarismoa onartu behar izan zuen. Hala ere, kanpo- eta barne-politikan sartu zen, eta behin baino gehiagotan (batez ere, bi mundu gerretan) kontra eginez gobernu parlamentarioari. Suediako monarka batek izan duen gobernualdi luzeena izan zuen, 43 urtekoa. Politikari dagokionez joera kontserbadorea izan zuen, eta Alemania eta agintari nazi batzuekin gerturatze diplomatikoaren aldeko politika izan zuen. Nazionalistekin izan zuen harremanagatik, eta bere ustezko homosexualitateagatik polemika iturri izan zen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta osasun-arrazoien eraginez, erregeak Nizan denboraldi luzeak pasatzen zituen.
Garaiko tenis-jokalari onenen artean egon zen (Mr. G. ezizena erabiltzen zuen).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustavo V.a Suediakoa |