Edukira joan

Gregorio XVI.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gregorio XVI.a

(1844)

254. Aita santu

1831ko otsailaren 2a - 1846ko ekainaren 1a
Pio VIII.a - Pio IX.a
kardinal

1825eko martxoaren 21a - 1831ko otsailaren 2a
abade

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBartolomeo Alberto Cappellari
JaiotzaBelluno1765eko irailaren 18a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1846ko ekainaren 1a (80 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri basilika
Monument to Gregorius XVI (en) Itzuli
Gregorian Chapel (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
italiera
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Find a Grave: 9568039 Edit the value on Wikidata

Gregorio XVI.a[1] (latinez Gregorius PP XVI), jaiotzaz Bartolomeo Alberto Cappellari, (Belluno, Veneziako Errepublika, gaur egun Italia, 1765eko irailaren 18a - Erroma, 1846ko ekainaren 1a) Eliza Katolikoko Aita Santua izan zen 1831ko otsailaren 2tik bere heriotza egunera arte.

Veneziako jauntxo baten (Giovanni Battista Cappellari) eta bere emazte Giulia Pagani Gesaren semea. Oso gaztea zela beneditarren monasterio baten sartu zen monje izateko ikasketak egiteko. Gaztetatik hizkuntzak eta teologia ikasteko erraztasun handia erakutsi zuen, besteak beste 1799an janseniten aurkako tratatu famatu bat idatzi zuenean. Gotzaintza eskaini zioten arren, uko egin zion eta monasterioan bizitzen jarraitu zuen.

1807an ordenako buru izendatu zuten, baina Napoleonek Erroma okupatu zuenean berriz lehengo monasterioan babestu behar izan zuen. 1814an Erromara itzuli zen eta Elizaren hierarkian garrantzia handiko postuak bete zituen.

1825ean kardinal izendatu zuten. Propaganda Fide kongregazioko buru izan zen garai hartan, eta Pio VIII.a aukeratzeko 1829an egindako konklabean parte hartu zuen.

1831ko konklabean izandako istiluek Aita Santu izateko faborito zena (Giacomo Giustiniani) lehiatik kanpo utzi zuten. Horren ondoren otsailaren 2an izendatu zuten. Izendapen unean gotzain ez zenez, une horretantxe izendatu zuten gotzain ere.

Elizaren estatuetan egondako altxamenduen ondorioz Austria-Hungariako inperioari laguntza eskatu zion. Bere agintaldian, Aulki Santuak harreman diplomatikoak hautsi zituen Espainia, Portugal, Prusia eta Errusiarekin.

Teologia eta moral kontuetan oso kontserbadorea zen arren, behin baino gehiagotan esklabotza gaitzetsi zuen, bereziki Kuba, Puerto Rico eta Ameriketako Estatu Batuetan egiten zena.

Arteari bultzada handia eman zion, bereziki Harresiz Kanpoko San Pabloren basilika berreraikiz eta Museo Etrusko, Egiptiar eta Kristaua sortuz. Misioak ere bultzatu zituen, bereziki Hego Amerikan.

Erroman hil zen 1846ko ekainaren 1ean. Vatikanoko basilikan hilobiratu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregorio XVI.a Aldatu lotura Wikidatan