Gianis Varufakis
Itxura
Gianis Varufakis[1] (grezieraz: Γιάνης Βαρουφάκης, Atenas, Grezia, 1961eko martxoaren 24a - ) (batzuetan Yanis eta Varoufakis ere transkribatua) Greziako finantza ministroa izan zen Alexis Tsiprasen gobernuan. 2015eko Greziako erreferendumean izandako emaitzaren ostean utzi zuen kargua, 2015eko uztailaren 6an.
Ekonomialaria da, joko teorian aditua eta Atzeraldi Handiari buruzko liburu eta artikulu batzuk idatzi ditu. Minotauro Globala liburuaren egilea da. Atenasko Unibertsitatean Teoria Ekonomikoa irakasten du. Greziar eta australiar nazionalitate bikoitza du.
2016ko otsailean DiEM25 izeneko mugimendu europarra sortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Greziako Gobernuak ez du Troika mintzaidetzat aitortzen. Berria 2015eko urtarrilaren 30a.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |