Gail (ibaia)
- Artikulu hau Austriako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gail (argipena)».
Gail (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 122,2 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°36′23″N 13°53′15″E / 46.6065°N 13.8874°E |
Estatu burujabe | Austria |
Austriaren banaketa administratiboa | Karintia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 1.413,9 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) |
Ur-emaria | 45,08 m³/s |
Iturburua | Obertilliach (en) |
Bokalea () | Drava |
Gail (eslovenieraz Zilja, italieraz Zeglia eta friuleraz la Gail) Austriako hegoaldeko ibai baten izena da. Drava ibaiaren eskuinaldeko ibaiadarrik handiena da.[1][2] Mendebaldetik ekialdera doa, Ekialdeko Tirol eta mendebaldeko Karintia zeharkatuz, Gailtal bailaran, Italiaren eta Esloveniaren arteko mugaren iparraldean.
Eraldaketak ibaiaren bidean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haranean betidanik ibaiaren uholdeak pairatu izan dira, maiz ibaiertzeko zelai eta herriak urakhartzen baitzituen. [3] 1875ean hasi ziren obrak, ibaia kanalizatzeko, eta dikeak eraiki ziren ibaia eta euste-arroak geldiarazteko, ur soberakina metatzeko ur handia izanez gero. Obren ondorioz, arazo berriak sortu ziren: material fina, harea eta lokatza sedimentatuz joan zen, eta ibaiari hustubidea zailtzen zitzaion; sortutko buztina eta harea kentzea lan garestia delarik. Gainera, ibaiko biotopoak gutxi ziren, arriskua izanik Gailek zeharkatzen duen Görtschachter Moos-Obermoos erreserba naturalerako, 1.242 hektareako hezegune baliotsua. 2012tik 2014ra bitartean, Villach inguruan 20 km-ko tartea berritzeko proiektua egin zen, dikeen arazoak konpondu eta egoera leheneratzeko[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Carnic Alps, mountains, Europe» Eencyclopædia Britannica.
- ↑ «Gailtal Alps : Climbing, Hiking & Mountaineering :» SummitPost.
- ↑ LIFE-Projekt Gail 2015.
- ↑ «Die Gail - (wieder) lebendig und sicher Life-Gail» www.life-gail.at (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).