Euskal antzara
Itxura
![]() | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
| ||||||||||||||||
'Anser anser domesticus' Linnaeus, 1758 | ||||||||||||||||
Euskal antzara |
Euskal antzara Euskal Herriko bertako etxeko hegazti arraza baten izena da[1][2][3]. Euskal Herriko baserrietan aspaldidanik egon da gris koloreko antzara mota hau. Zerrenda ilunak, eta tarteka, zerrenda meheago eta argiagoak hego gainetan zein bularraren alboetan dituena. Mokoa eta hankak, laranja kolorekoak. Moko laranja eta mokoaren muturra beltza izan ohi dute[3].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaugarri orokorrei dagokienez, lepaperik eta mototsik gabeko antzara da, sabelaldeko poltsak ondo garatuak dituena. Lumajea ugaria dauka, sarria eta estua du bizkarraldean eta bularraldean, baina ez hainbeste ipurtxuntxurrean eta izterretan.
Arrak ia-ia 8 kg hartzeraino hazten dira, emeak 7 kg hartzeraino.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal antzara – Euskal Abereak. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
- ↑ (Ingelesez) fao-dadis-breed-detail.firebaseapp.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Euskal antzara (oca) – Eoalak. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).