Euskal Herriko behi arrazak
Euskal Herriko behi arrazak Euskal Herriko bertakoak diren behi arrazak dira. Euskal Herria behi arraza eta mota asko dago, bereziki produkzioari lotutako behi arrazak, baina haietako batzuk bakarrik dira jatorriz bertakoak.
Euskal Herriko behi arrazak, munduko gainontzekoak bezala, antzinako uroa dute arbasoa.
Behia (emea) eta Zezena (arra) bobidoen familiako ugaztun belarjale ungulatua da. Bos taurus da bere izen zientifikoa eta aspaldi etxekotua izan zen. Euren balio ekonomikoa dela-eta ustiatzen da, bereziki honakoak ateratzen direlarik:
Euskal Herrian ardi eta txerriekin batera abererik erabilienak dira.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrrian behiei oro har "abelgorri" esan ohi zaie, bertako arraza nagusiak kolore gorrikoak zirelako.
Aezkoan zein Zaraitzun behiek eta bereziki mendiko behiek "Aurer" eta "Auger" izena dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerle gehinen arabera Bos primigenius edo Europako Bos taurusen aitzindaria zeltarrek "auroch" eta geroago erromatarrek "urus" deitutako basa zezena da. Egun uro izenarekin ezagutzen dugun animalia hain zuzen.
Uroa sarri agertzen da marraztua Euskal Herriko labar-artean. Leizetako ko zein gainontzeko aztarnategi arkeologikoetan ere, ugari da uroen aztarna, animalia hau garai batean Euskal Herrian ugari zelakoren seinale[1].
Uroen marrazki hauen adibide asko dago, besteak beste Altxerri, Santimamiñe, Arenaza eta Karrantzako zein beste zenbait kobazuloetako labar-pinturak. Labar artearen adierazpen "berriagoetan" atzematen da uroaren eboluzioa espezieran mota "modernoagoetarantz"[2].
Aipagarria da era berean Arabako Gibillo mendilerroan aurkitutako uro baten hezurdura, osorik dagolako (aurreneko kasua izanik Iberiar Penintsulan), duela 7.400 urtekoa. Era berean aurkikuntza paleontologikoen bidez baieztatuta dago uroak bazirela Euskal Herrian garai mesolitoan, glaziazioak eta gero, Neolitoan zehar eta baita metal-aroetan, Burdin Aroan barne. Aurkitutako azken hezurren arabera, baieztatu dezakegu uroak gurean behintzat IV.en mende arte iraun zuela, Zestoako Amaldako kobazuloan topatutako hondakinek agerian utzi dutenez. Dena den, oraingoz ezinezkoa zaigu gure arteko azken uroak noiz galdu ziren zehaztea.
Zenbait adituen arabera, Euskal Herriko egungo behi betizuak antzinako uroen ondorengo zuzenak izan daitezke.Jesus Altuna paleontologo ezagunak zera dio; “ Behi azienda neolitotik (Kristo aurreko 3.500 urte) gobernatzen da gure herrian. Baliteke gure herrialdean bertan etxekoratua izatea, zeren eta hementxe bertan bazegoen urotik zetorren espezie basatia edo agriotipoa”
Behiak eta mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behiak oso lotuta daude euskal Herriko mitologiarekin. Esate baterako behigorria Mari jainkosaren abatarra da.
Euskal Herriko bertako behi arrazak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Euskal Herriko bertako behi arrazak. Hemen kokatzen ditugu bai beraien hedapen nagusia Euskal Herria duten arrazek, beste hainbat herrialdekin komunak diren arrazak edota nahiz eta beraien hedapen gune nagusia beste herrialde bat izan, zati batean ere euskal lurretan koaktzen edo kokatu diren arrazak.
- Bearnotar behia
- Behi montxina
- Tudanka behia
- Terreña behia
- Betizu
- Bordeldar behia
- Landetako behia
- Nafar kasta
- Piriniar behi