Erribosa
Erribosa | |
---|---|
Mota | aldopentose (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 55058-43-0 |
Gmelin | 33942 |
MeSH | D012266 |
Erribosa formula duen monosakaridoa da, aldehido taldea (CHO) lehenengo karbonoan duena. Bost karbono dituenez pentosa bat da. Zeluletako azido erribonukleikoan dagoen azukrea da[1]. Erribosaren deribatu nagusia Desoxirribosa da, eta honek ADNa osatzen du.
Emil Fischerrek 1891n topatu zuen lehendabizikoz D-erribosa[2].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erribosa aldopentosa bat da, muturrean karbonilo talde bat eta ondoren hiru karbono asimetriko dituena. Teorikoki bi enantiomero dituen arren naturan D-Erribosa bakarrik agertzen da.
Ziklatzen denean lau eraztun desberdin era ditzake, α eta β-D-erribofuranosak (eraztun pentagonala) eta α eta β-D-erribopiranosak (eraztun hexagonala). ARN molekulan β-D-erribofuranosa agertzen da, baina monomeroa uretan disolbaturik dagoenean ohikoagoak dira eraztun hexagonalak[3].
-
α-D-erribofuranosa.
-
β-D-erribofuranosa.
-
α-D-erribopiranosa.
-
β-D-erribopiranosa.
Garrantzia biologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido erribonukleikoaren oinarrizko azukrea da. β-D-erribofuranosak fosfodiester loturekin elkar lotzen dira, eta karbono anomerikoari aldiz base nitrogenatua lotzen zaio azido nukleikoa eratzeko.
Hainbat birus eta izaki prokariotikok molekula honetan gordetzen dute informazio genetikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Ingelesez) Chronic Fatigue Syndrome Treatment Guide, 2nd Edition. Erica Verrillo (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
- ↑ (Ingelesez) «13C-labeled aldopentoses: detection and quantitation of cyclic and acyclic forms by heteronuclear 1D and 2D NMR spectroscopy» Carbohydrate Research 307 (3-4): 199–209. 1998-02-01 doi: . ISSN 0008-6215. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karbono hidratoak | ||
---|---|---|
|