Ernst Werner von Siemens
Ernst Werner von Siemens (Lenthe, 1816ko abenduaren 13a – Berlin, 1892ko abenduaren 6a) asmatzaile eta enpresaburu alemaniarra zen. Siemens izena konduktantzia elektrikoaren unitatetzat hartu da Nazioarteko Unitate Sisteman: siemensa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lenthe-n jaio zen, Hannover-etik hurbil, 1816ko abenduaren 13an. Lau anaiatik zaharrena izan zen, guztiok ingeniariak eta industria-gizonak. Bere familiak ez zuen aukerarik ikasketa on batzuk ordaintzeko eta artilleria-akademian sartu zen. 1847an telegrafo mota berri bat eraiki zuen, Siemens AG enpresaren sorkuntzan lehen urratsak emanez, Johann Georg Halske-rekin batera. Garai horietan Telegraphen-Bauanstalt von Siemens & Halske deitzen zen enpresa.
1888an noblezian sartu zen, eta "Siemens" abizena "von Siemens" izatera pasatu zen. 1892ko abenduaren 6an hil zen Berlinen.
Asmakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1841an galbanizazio prozesu bat garatu zuen, 1846an orratz eta presiozko telegrafoa eta kable elektrikoak isolatzeko sistema bat gutapertxa erabiliz, itsas-azpiko kableen eraikuntza baimendu zuena.
Dinamoaren egilea da eta linea telegrafikoen aitzindaria ere izan zen. Irlanda-AEB linearen arduradun bezala aritu zen Faraday itsasontzitik, 1874an lanak hasi zirenetik, eta ondoren, Britainia Handia-India lineaz ere arduratu zen (1870).
Lehen lokomotorra elektrikoa aurkeztu zuen bere enpresak 1879, besteak-beste Londresko metroa lur azpian eraikitzea bideragarri egin zuena.
Garrantzia elektrizitatearen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere asmakuntza elektrikoen barnean dinamoa eta gutapertxaren erabilera (latexetik ateratako substantzia plastikoa) nabarmen genezake. 1887an Fisika eta Teknikako Institutu Inperialaren sorkuntzan parte hartu zuen, Karl-Heinrich Schellbach eta Hermann von Helmholtz-ekin batera Berlin-Charlottenburg auzoan. Urte bat geroago noblezia titulua jaso zuen.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Werner von Siemens |