Ernst Reuter
Ernst Reuter (Apenrade, egun Danimarka, 1889ko uztailaren 29a - Berlin, Alemania, 1953ko irailaren 29a) alemaniar politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen 1912an, eta 1916an, Lehen Mundu Gerraren garaian, preso hartu zuten Errusian. 1918an, boltxebikeentzat lan egin zuen Volga aldeko alemaniar taldean. Alemaniara itzuli eta Berlingo Alderdi Komunistako idazkari izateko proposatu zuten 1922an, baina Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen, komunistengandik urrundurik.
1932an, Reichstageko diputatu aukeratu zuten. 1933an, preso hartu zuten; 1935ean, Ingalaterrara joan zen, aske geratu ondoren. 1939an, Turkiara joan eta Ankarako Unibertsitateko irakasle izan zen 1945 arte. 1946an, Berlinera joan eta, Alderdi Sozialdemokrata antolatu ondoren, alkate izendatu zuten 1947an. Sobietarrek ez zuten onartu, eta alkatetzan, 1948an Berlingo hiria bitan banatu zen arte baizik, ez zuen iraun. Mendebaldeko Alemaniako buruzagi sozialdemokrata nagusietako bat izan zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Reuter |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.