Edukira joan

Epitopo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gliadina (proteina bat) molekularen bi epitopoak, berde kolorez

Epitopoa edo determinante antigenikoa antigorputzekin edo T linfozitoekin lotzen den antigeno baten zatia da.

Antigorputzak eta T linfozitoen errezeptoreak (linfozito horien azalean daudenak) ez dira antigeno osoarekin lotzen. Antigenoak makromolekula handiak ohi dira, eta makromolekula horien zati txiki bat soilik lotzen da antigorputzekin. Antigeno batek epitopo batzuk eduki ohi ditu, berdinak edo desberdinak izan daitezkeenak.

Lau eta sei aminoazido bitarteko antigenoaren sekuentzia bat nahikoa da proteina baten epitopoa izateko.

Determinante antigeniko eta antigorputzaren egitura tridimentsionalak osagarriak dira. Horrek errazten du haien arteko lotura (entzima eta substratoaren antzeko lotura fisikoa da epitopo baten eta antigorputzaren artekoa)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]