Eileen Power
Eileen Power | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Altrincham, 1889ko urtarrilaren 9a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1940ko abuztuaren 8a (51 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Michael Postan |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Girton College (en) Oxford High School (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Marjorie Chibnall (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Londresko Unibertsitatea London School of Economics |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Medieval Academy of America (en) |
Eileen Edna LePoer Power, ezagunagoa Eileen Power izenez (Altrincham, Erresuma Batua, 1889ko urtarrilaren 9a – Londres, Erresuma Batua, 1940ko abuztuaren 8a) Erdi Aroko historialari garrantzitsua izan zen, idazle eta irakasle britainiarra. 1931n, London School of Economics (LSE) eskolako Historia Ekonomikoko katedradun bihurtu zen.[1] [2] Erdi Aroko emakumeen informazio batzaile handia izan zen.[3][4][5][6]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eileen Power burtsako artekari baten alaba zaharrena zen eta Altrinchamen jaio zen 1889an. Rhoda Power umeentzako esatari eta idazlearen ahizpa zen. Oxford High School for Girlsen (Girton College) eta Sorbonan hezi zen.[2]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Power Girton Collegen (1913-1921) Historiako Ikasketen zuzendaria izan zen, Zientzia Politikoko irakasle Londresko Ekonomia eta Zientzia Politikoko Eskolan (1921-1924) eta Londresko Unibertsitatean (1924-1931). 1931n, Historia Ekonomikoko katedradun bihurtu zen London School of Economics (LSE) eskolan. 1938 urtera arte egon zen han, Cambridgeko Unibertsitateko Historia Ekonomikoko katedradun bihurtu zen arte. Erdi Aroko historiari buruzko zenbait liburu idatzi zituen.[2] Batez ere Erdi Aroko emakumeen liburu bat egin nahi zuen, aurretik zeudenak baino informazio gehiago dokumentatuta.[1]
Ingalaterrako kanpo-politikarekiko kritikoa eta Kontrol Demokratikoaren Batasuneko kide aktiboa izan zen Power.[1]
Michael Postanekin ezkondu zen 1937an, nahiz eta lehenago Puyi enperadorearen sinologo eta tutore ohia zen Reginald Johnstonekin konprometituta egon. Bihotzekoak jota hil zen Power 1940ko abuztuaren 8an.[1]
Emakumeen informazio batzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]M.M.Postanek zera dio Eileen Powerren Erdi Aroko jendea liburuaren hitzaurrean:
Ikasketak hasi zituenetik, Eileen Power Erdi Aroko emakumearen historia prestatzen aritu zen. Gaiari buruz zegoen edozein liburu baino azterketa osoagoa eta dokumentatuagoa egin nahi zuen. Zenbait unetan, beste gai batzuek, batez ere artilearen Erdi Aroko merkataritzak, denbora eta interesaren zati handi bat hartu zuten, baina ez zion utzi Erdi Aroko emakumeek aztertzeko materiala biltzeari edo egiaztatze-agirien laburpenak egiteari. Erdi Aroko Nunneries (Erdi Aroko mojen komentuak) eta The Miracles Godman of Paris (Parisko gizon ona) eta The Miracles of the Blessed Virgin Mary (Ama Birginaren mirariak) kezka horren azpiproduktuak izan ziren, baina garrantzi eta erakargarritasun handiagoko azpiproduktua izan zen Cambridgen, London School of Economics-en eta Estatu Batuetan garai desberdinetan eman zituen gaiari buruzko herri-hitzaldiak.[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen liburuetako batzuk:[7]
- 1924, Erdi Aroko jendea[1]
- 1994, artilearen merkataritza Erdi Aroko Historia Ingelesean
- Erdi Aroko mojen komentuak (Erdi Aroko Nunneries)
- Parisko gizon ona (The Miracles Godman of Paris)
- Ama Birjinaren mirariak (The Miracles of the Blessed Virgin Mary)
- Mujeres medievales. Encuentro. 1991. ISBN 9788474900262.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e (Gaztelaniaz) «Mujeres medievales» Ediciones Encuentro (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- ↑ a b c (Ingelesez) Science, London School of Economics and Political. «Eileen Power» London School of Economics and Political Science (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «MUJERES MEDIEVALES - NUEVA EDICION - EILEEN POWER | Alibrate» www.alibrate.comundefined (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Aparicio, Javier Iglesia. (2016-01-24). «Libro Gente de la edad media de Eileen Power» Historia del Condado de Castilla (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Eileen Power - Biografía y mejores libros» La Vanguardia 2022-11-25 (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- ↑ Jaritz, Mike. Gente de la Edad Med... by Eileen Power. (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- ↑ «Todos los libros del autor Eileen Power» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jane Chance, ed. (2005). Women Medievalists and the Academy. Univ of Wisconsin Press. pp. 311-338. ISBN 9780299207502.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from abuztua 2023
- 1889ko jaiotzak
- 1940ko heriotzak
- Britainiarrak
- Londresen hildakoak
- Cambridgeko Unibertsitateko irakasleak
- Parisko Unibertsitateko ikasleak
- Historialariak
- Emakume historialariak
- Erresuma Batuko historialariak
- Idazleak
- Emakume idazleak
- Erresuma Batuko idazleak
- Irakasleak
- Emakume irakasleak
- XX. mendeko historialariak
- Katedradunak