Donna Noble
Donna Noble | |
---|---|
Whoniverse (en) | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Sexua | emakumezkoa |
Jarduera | idazkaria time traveller (en) |
Ilearen kolorea | Ilegorri |
Familia | |
Ama | Sylvia Noble |
Ezkontidea(k) | Shaun Temple (en) (2010 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Donna Noble (beranduago Donna Temple-Noble) Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko pertsonaia bat da, Catherine Tatek antzeztu zuena. Hamargarren eta hamalaugarren Doktorearen (David Tennant) bidaia-laguna da.
Pertsonaiaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doktorea Rose Tyler lagunarengandik betirako banatzerakoan izaera erabat desberdina izango zuen lagun berria bilatu zuten. Catherine Tate ordurako ezaguna zen Erresuma Batuan, The Catherine Tate Show programa komikoarekin arrakasta handia izana baitzuen, eta sekretupean egin zuten castinga. Hasiera batean atal bakarrerako izan behar zuen, Russell T Davies ekoizle exekutiboaren esanetan nerbioak dantzan jartzen baitzituen pertsonaiak. Hurrengo denboraldia dagoeneko idatzita zegoen eta laguntzaile desberdin bat agertzen zen[1], baina atal bakar horrek arrakasta izan zuen eta Donna Noble itzuli egin zen Doktorearen laguntzaile finkoa izatera[2]. Hainbat ataletan Martha Jonesekin (Freema Agyeman) batera bidaiatu zuen[3].
2023an telesailaren 60. urteurrena ospatzeko David Tennant eta biak itzuliko dira.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"The Bride" atalean agertu zen lehen aldiz. Doktorea Rose Tylerri agur esan berria zen eta halako batean, istripuz, Donna Noble ezkontza jantziaz TARDIS barnean agertu zen[3], ezkontzatik bertatik atera zutelako haserre bizian eta atalaren amaierako egoera goibelari erabateko erritmo aldaketa ezarriz. 2006ko Gabonetako atalean jarraitu zuen Donna Nobleren istorioak, "The Runaway Bride" ("ezkongai iheslaria") izena zuen atalean hain zuzen ere.
Donna Noble izaera gogorreko emakumezkoa da. Londresko HC Clements segurtasun konpainiako idazkari bat da, gerora jakingo da konpainia hori Torchwood ikerketa institutuaren estalkia dela. Bapatean jakingo du Racnoss enperatrizak aginduta Lance senargaia hura manipulatzen saiatu dela. Doktorearen laguntzarekin Racnoss enperatriza garaitu eta TARDIsean ihes egingo dute. Donna abailduta geldituko da egun berean senargaia eta lanpostua galtzeagatik, baina Doktoreak haren laguntzaile izateko eskaintzari uko egiten dio.
Ordutik ordea Donna Doktorearekin berriz topo egitearekin obsesionatzen da. Adiposa Konpainian gertatzen ari diren gauza arraroek erakarrita Doktorea aurkitzen du eta harekin bidaiatzen hasten da. "The Fires of Pompeii" atalean Doktorearengan eragitea lortzen du etxean hartu dituzten familia erromatarra salbatzea lortuz. Atal hori bitxia da, izan ere Peter Capaldi eta Karen Gillan aktoreak agertzen baitira, gerora Hamabigarren Doktorea eta hamaikagarrenaren laguntzaile Amy Pond izango direnak, baina bestelako paper bat betez[4]. "The Doctor's Daughter" atalean soldadu batzuek ingeniaritza genetikoa erabiliz Doktorearen alaba sortzen dute eta Donna izango da Jenny izena emango diona. Martha Jonesekin batera beste hainbat atal ere egingo ditu[5], Oodak eta Sontaranak ezagutuz besteak beste. Atal batean River Song (Alex Kingston) agertuko da, hurrengo Doktorearekin pisu handia izango duen pertsonaia.
"Turn Left" atalean unibertso paralelo batetan agertuko da Donna bizkarrean duen kakalardo ikustezin erraldoi baten eraginez. Unibertso paralelo hartan Doktorea hil egingo da eta mundua espiral negatiboan sartuko da. Halako batean Rose Tyler agertuko zaio, Donnak nor den ez badaki ere. Hark unibertso hartan hil behar duela esaten dio egoerari buelta emateko. Azken unean belarrira Doktorearentzako mezua ematen dio, munduaren amaiera uste baino lehenago iritsiko dela eta horretaz gain "Bad Wolf" hitzak esaten dizkio. Benetako unibertsora itzultzean Doktoreari mezua ematean hura konturatuko da Rose Tyler izan dela[6]. "The Stolen Earth" eta "Journey's End" ataletan daleken sortzailea den Davrosek planetak lapurtu eta dalek arrazak unibertsoa konkistatzeko ahalegina egingo du. Doktorearekin eta Donna Noblerekin batera Rose Tyler, Martha Jones, Sarah Jane Smith eta Jack Harkness kapitaina borrokatuko dira. Davros irabaztera doanean Donna Noblek Doktoreari mozturiko eskua ukitu eta eraberritze energiaz kargaturik Davros garaituko du, eta bigarren Doktore bat ere sortuko du.
Doktoreak Donnak jaso duen energia guztia xurgatuko du, haren bizitza arriskuan baitago, eta etxera itzuliko du. Joan aurretik Doktorearekin pasatako gertaera guztien oroitzapenak kenduko dizkio[7]. Beranduago Donna Nobleren aitonak Doktorearekin abentura bat biziko du. Hamargarren doktorearen azken abentura izango da. Atalaren amaieran Donna Noble Shaun Templerekin ezkonduko da eta Donna Temple-Noble izena hartuko du. Doktoreak aitonari loteria bilete saridun bat emango dio Donnari eman diezaion[8].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Buckley, Rob. (2010-01-13). «Competition and Review: Doctor Who: The Writer’s Tale – The Final Chapter» The Medium is Not Enough (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ «BBC - Doctor Who - News - Donna says "I do!"» web.archive.org 2008-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Tate to be Doctor's new companion. 2007-07-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Fires of Pompeii (TV story)» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ (Ingelesez) Behbakht, Andy. (2021-05-11). «Doctor Who: Why Martha & Donna Were Only Companions For One Season Each» ScreenRant (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ «Turn Left | A Brief History Of Time (Travel)» www.shannonsullivan.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Donna Noble» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
- ↑ (Ingelesez) «Donna Noble and Shaun Temple's wedding» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).