Dolly Parton
Dolly Rebecca Parton (Sevierville, Tennessee, AEB, 1946ko urtarrilaren 19a) estatubatuar kantaria eta antzezlea da. Country musikaren historiako kantari onenetako bat da.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parton 12 seme-alabetatik laugarrena izan zen. Bospasei urterekin idatzi zuen bere lehen abestia. Zortzietan izan zuen bere lehen gitarra.[3] 10 urterekin hasi zen kantatzen Knoxvilleko irrati erregionalean. Nerabe zela, bertako izarra bihurtu zen. 1964an Sevier County High Schoolen graduatu eta biharamunean, anbizioz gainezka, Nashvillera abiatu zen.[4]
1967-1974 urteetan, Porter Wagoner kantariaren taldean aritu zen. 1974an, Traveling Family Band taldea sortu zuen, eta zenbait jiratan parte hartu zuen, 1977ra arte. Urte horretan, Gypsy Fever taldea eratu zuen, bederatzi musikarirekin.
Antzezle gisa 9 to 5 filmean (1980) egin zuen debuta, Colin Higginsen zuzendaritzapean. Gainera, izen bereko kantua idatzi zuen film hartarako. Halaber, The Best Little Whorehouse in Texas (1982, Colin Higgins) eta Steel Magnolias (1989, Herbert Ross) filmetan parte hartu zuen.
1986an, Tennesseeko jolas-parke baten jabe egin zen eta Dollywood izena jarri, Memphisko ElvisenGracelanden eredua jarraiki, biak hegoaldeko estatu berean.[3]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975 eta 1976an Urteko Emakumezko Kantaria saria. [5]
- 1978 eta 1981ean Country bakarlari onenaren Grammy saria.
- Talde-kantari onenarena 1987an.
- 2004an AEBko Kongresuko Liburutegiak Legenda Biziaren Saria. Arte eta Kennedy Zentroko Ohorezko Domina Nazionala.[6]
- 2022an Parton Rock & Rollaren Ospearen Aretora sartu, nahiz eta artistak martxoan izendapena errefusatu, errekonozimendua merezi ez zuela iritzita. [7]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- As Long As I Love (1972)
- Here You Come Again (1977)
- All I Can Do (1978)
- Heartbreaker (1978)
- Rainbow (1987)
- White Limozeen (1989)
- Eagle When She Flies (1991)
- Slow Dancing with the Moon (1993)
- Something Special (1996)
- Hungry Again (1998)
- The Grass Is Blue (1999)
- Little Sparrow (2001)
- Halos & Horns (2002)
- For God and Country (2003)
- Those Were the Days (2005)
- Backwoods Barbie (2008)
- Better Day (2011)
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1980 | 9 to 5 | Doralee Rhodes | |
1982 | The Best Little Whorehouse in Texas | Mona Stangley | |
1984 | Rhinestone | Jake Farris | |
1989 | Steel Magnolias | Truvy Jones | |
1992 | Straight Talk | Shirlee Kenyon | |
1993 | The Beverly Hillbillies | bere burua | |
2002 | Frank McKlusky, C.I. | Edith McKlusky | |
2005 | Miss Congeniality 2: Armed and Fabulous | bere burua | |
2011 | Gnomeo & Juliet | Dolly Gnome | Ahotsa |
The Year Dolly Parton Was My Mom | bere burua | Ahotsa | |
2012 | Joyful Noise | G.G. Sparrow | |
Hollywood to Dollywood | bere burua | ||
2020 | Dolly Parton's Christmas on the Square | aingerua |
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «Dolly Parton» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ «Dolly Parton Timeline | Articles and Essays | Dolly Parton and the Roots of Country Music | Digital Collections | Library of Congress» Library of Congress, Washington, D.C. 20540 USA (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Santa Dolly Parton» La Vanguardia 2022-02-16 (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2022-04-07). «Dolly Parton, la estrella de country activista y apasionada de sus queridas Smoky Montains» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ «Dollymania: The Online Dolly Parton Newsmagazine. Your premier resource for Dolly Parton news and information» www.dollymania.net (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Ingelesez) Martin, Kira. (2022-05-07). «How Many Grammys Does Dolly Parton Have?» Showbiz Cheat Sheet (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dolly Parton entra en el Salón de la Fama del Rock & Roll pese a su retiro inicial» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1946ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Tennesseetarrak
- Country abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako musikagileak
- Country musikariak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Emakume abeslariak
- 1970eko hamarkadako abeslariak
- 1980ko hamarkadako abeslariak
- 1990eko hamarkadako abeslariak
- 2000ko hamarkadako abeslariak
- 2010eko hamarkadako abeslariak
- Ameriketako Estatu Batuetako Artearen dominadunak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume aktoreak
- XX. mendeko aktoreak
- XXI. mendeko aktoreak