Edukira joan

Depresio (meteorologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Behe presioko gune bat, Islandiaren hegoaldean.

Meteorologian, depresioa, beheragunea[1] edo behe presioko gunea, ingurunearen aldean, presio atmosferiko apala duen eremua da.[2] Behe presioko guneek ekaitzak sor ditzakete eta, orobat, urakanak eta zikloiak lurralde tropikaletan.

Behe presioko guneak haize indartsuekin erlazionatu ohi dira presio atmosferikoa goratzen denean. Presioaren goratzeak zeru lainotuak sortzen ditu airearen asetasuna igotzean. Horrela behe presioko guneek zeru lainotuak eta euriak ekarri ohi dituzte.

Klimatologian, behe presioko guneak konbergentzia inter-tropikaleko zonaldeetan (ITCZ ingelesez) sortzen dira, Hadleyren zelula barruko zirkulazio moduan. Frontedun behe presioko guneak, gune epeletan sortzen dira eta lurburu aldeetako fronteen eraginaren ondorioz sortzen dira. Behe presio termikoak bestalde zonalde idorretan sortzen dira Kaliforniako Death Valleyn esaterako.

Gainazaleko behe presioko guneak azalera txikikoak izaten dira Goi presioko guneekin alderatuz. Dena den, goi presioko guneek baino haize indartsuagoak izaten dituzte, gainazaleko zirkulazioa kontrolatzen duten gainazaleko marruskadura presio gradientearen indarrari indar zentrifugoari eta Coriolis efektuari batzen zaizkio.

Airearen zirkulazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Airearen zirkulazioari dagokionez, behe presioko gunearen erdigunearen inguruan, erlojuaren kontrako norabidean egiten du bira haizeak. Horrez gain, erdigunearen inguruan sorturiko lainotza fronte izeneko egiturak osatuz antolatzen da. Haize beroak bultzaturik (hego edo hego-mendebaldekoa normalean) fronte beroa osatzen da, Ipar edo ipar-mendebaldeko haize hotzek fronte hotza osatzen dute. Hego hemisferioan haize hotz eta beroak alderantzizkoak dira.

Fronte hotzari fronte beroa gehitzen zaionean fronte okluitua osatzen da.

Behe presioko guneen eta fronteen irudikapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe presioko guneak "B" letra gorriaren bitartez irudikatzen dira eguraldi mapetan. Ingelesez "L" letra (Low) erabiltzen da eta Alemanez "T" letra (Tief). Fronte beroa, kolore gorriko marra bat margotuz irudikatzen da, marra horren ezkerreko aldean biribil erdiak margotzen dira. Fronte hotza, kolore urdineko marra bat margotuz irudikatzen da, marra horren ezkerreko aldean kolore berdineko hirukiak margotzen dira.

Fronte okluituaren kasuan, erabilitako kolorea morea izan ohi da, eta linearen ezkerrean margoturiko forma geometrikoak herrialdez herrialde desberdinak dira, baina normalean hiruki eta biribila

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).
  2. Hiztegi Batua: depresio, euskaltzaindia.eus

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]