Danielle Darrieux
Danielle Darrieux | |
---|---|
(1952) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Danielle Yvonne Marie Antoinette Darrieux |
Jaiotza | Bordele, 1917ko maiatzaren 1a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Bois-le-Roi, 2017ko urriaren 17a (100 urte) (100 urte) |
Hobiratze lekua | Cemetery of Marnes-la-Coquette (en) |
Heriotza modua | : falling from height (en) |
Familia | |
Ama | Marie-Louise Darrieux |
Ezkontidea(k) | Henri Decoin (mul) (1935 - 1941) Porfirio Rubirosa (1942ko irailaren 18a - 1947) Georges Mitsinkides (en) (1948ko ekainaren 1a - 1991) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, antzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea |
Altuera | 1,64 metro |
Jasotako sariak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Danielle Yvonne Marie Antoinette Darrieux (da.niɛl i.vɔn ma.ʁi ɑ̃.twa.nɛt daʁ.jø ahoskatua; Bordele, Frantzia, 1917ko maiatzaren 1a – Bois-le-Roi, 2017ko urriaren 17a ) frantses antzezlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitan biolontxeloa jotzen ikasi zuen eta kontserbatorioan aritu zen. Hamalau urte zituela, aldizkari batean atera zen film batean parte hartzeko iragarkiari erantzun, eta hala hasi zen Darrieuxen antzezle-karrera (La Bal, 1931). Bost urtean hamabost film luze egin zituen, horien artean ezagunena, beharbada, Léo Joannonen Quelle drôle de gosse! (1935, "Zein mutiko barregarria!") izan zen.
Baina Darrieuxek ez zuen paper arinetan gelditu nahi, eta Mayerling (1963) lanean, Vetsera kondesaren paperean, erakutsi zuen zirrara sortzen ere bazekiela. Bere senar Henri Decoin zinemagileak eman zizkion bere karrerako paperik onenak, Abus de confiance (1937, "Gehiegizko konfiantza") eta Retour à l'aube (1938, "Hasierara itzultzea") melodrametan, eta Battements de coeur (1939, "Bihotz taupadak") eta Premier Rendez-vous (1941, "Lehenengo hitzordua") komedietan. Azken horretan abeslari ere izan zen. Eta erraztasun berarekin igaro zen tragediatik (Ruy Blas, 1947), vaudevillera (Occupe-toi d'Amélie, 1949), eta espioi-filmera: L'Affaire Cicéron (1951, Zizeron auzia). Hala ere, Darrieuxek paper garrantzitsuenak Max Ophulsen hiru filmetan egin zituen: La Ronde (1950, "Erronda"); Le Plaisir (1951, "Atsegina"); eta Madame de... (1953).
Danielle Darrieuxek etenik gabe lan egin du: Le Rouge et le Noir (1954, "Gorria eta Beltza"); L'Amant de lady Chatterley (1955, "Lady Chatterley-ren maitalea"); Pot-Bouille (1957). Belaunaldi berrietako zinemagileak inspiratu ditu, batez ere Claude Chabrol (1962, Landru), Jacques Demy (Les Demoiselles de Rochefort, 1966; Une chambre en ville, 1982), Paul Vecchiali (1983, En haut des marches), André Téchiné (1986, Le Lieu du crime) eta Marie-Claude Treilhou (1990, Le Jour des rois). Antzerkian ere lan egin du: la Robe mauve de Valentine (1963), Adorable Julia (1987), Harold et Maud (1995), eta baita telebistan ere. Haren azken lanetako bat François Ozonen 8 Femmes filmekoa izan da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Danielle Darrieux |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.