Edukira joan

Cúil Aodha

Koordenatuak: 51°55′N 9°13′W / 51.92°N 9.22°W / 51.92; -9.22
Wikipedia, Entziklopedia askea
Coolea» orritik birbideratua)
Cúil Aodha
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Munster
Konderria Corkeko konderria
Geografia
Koordenatuak51°55′N 9°13′W / 51.92°N 9.22°W / 51.92; -9.22
Map
Demografia
Bestelako informazioa

Cúil Aodha (ingelesez Coolea) Irlandako Errepublikako Corkeko konderrian dagoen Muskerry eskualdean kokatzen den udalerria da. Herriak eliza, udaletxea, gaztegunea, haur eskola, zerupeko igerilekua eta kiroldegia ditu. Derrynasaggart mendien gainekaldean dagoen Sullane ibaiaren jaiolekutik hurbil kokatzen da.

Udalerri honetako 300 pertsoneko biztanleriaren gehiengoa haranaren hegoaldean bizi da. Herrigunea bera Ballyvourney udalerriaren barrutiaren barnean dago eta irlandera eguneroko hizkuntza nagusia den Gaeltacht eremu ofizialean kokatzen da. Eremu hau kultura ohiturekiko duen atxikimendu estuarengatik oso ezaguna da, bereziki musika eta abestien atalari dagokionez: eskualde honetan abestiak abesteko irlandar Sean Nós modua oso barneratua baitago.

Coolea udalerria Corkeko konderria eta Kerryko konderriaren arteko muga egiten duten Wind Farms mendietatik oso gertu dago. Eskualde honetako lurraldea oso menditsua da eta haran honetara ailegatzen diren bideak berriz nahiko estuak izan ohi dira. Coolea udalerriaren inguruan dauden beste herri batzuk Barr d'Inse, Milleeny (na Millíní) eta The Coom dira.

Seán Ó Riada irlandar konposatzailea bere heriotza une arteraino Coolea eta Ballyvourney udalerrien arteko eremuan bizi izan zen, bere seme zen Peadar Ó Riadak bertako Cór Chúl Aodha abesbatza ospetsua zuzendu zuelarik. 2008an Cúil Aodha ("Coolea") udalerritik hurbil Seán Ó Riadaren omenezko brontzezko irudi bat altxatu zen.

Bertako produktuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cooleako gazta eremu honetan ekoizten da. 1987an teknologia klimatikoan espezializatutako Mark Éire lantegia hemen iriki zen eta bere Irlandar Saila oraindik Cúil Aodha udalerrian jardunean jarraitzen du.

Orain dela gutxi Song for a Raggy Boy eta The Wind That Shakes the Barley (Ken Loach zuzendari ezagunak zuzendua) filmak Coolea udalerriaren inguruko guneetan filmatu dira.

Eremu hau landa edo baserri girokoa da eta bertako biztanleria haranean zehar modu zabalean hedatzen da. Herriz-herriko autobus zerbitzurik ez dago. Hurbileneko Bus Éireann ibilbidea Ballyvourney udalerria zeharkatzen duen Cork hiritik Tralee udalerrira doan ibilbidea da, Ballyvourney udalerria Cooleatik 2 milatara dagoelarik.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]