Charles Fort
Itxura
Charles Fort | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Hoy Fort |
Jaiotza | Albany, 1874ko abuztuaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Royal Hospital (en) eta New York, 1932ko maiatzaren 3a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Albany |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, eleberrigilea, ufologist (en) , idazlea, zientzia-fikzio idazlea eta autobiografialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Charles Hoy Fort (Albany, 1874ko abuztuaren 6a - Bronx, 1932ko maiatzaren 3a) ikertzaile estatubatuar bat izan zen, fenomeno bitxiak biltzeagatik batez ere ezaguna, hala nola igel-euriak, elur beltza, desagerpen misteriotsuak, itsasoan ustez ikusitako argizko arroberak, eta abar. Ingelesez Fortean erabiltzen da batzuetan halako fenomenoak izendatzeko, euskaraz Fortarra litzatekeena. Bere lanik ospetsuena The Book of the Damned dugu (euskaraz: «Kondenatuen liburua»). Lovecraft-ek maisutzat zuen eta nolabaiteko eragina izan du zientzia fikzioan. Miresle ugari ditu oraindik, beren buruari "Fortarrak" deitzen diotenak; adibidez, International Fortean Organization delakoa [1] edo Fortean Times aldizkaria [2].