Edukira joan

Cairo Gang

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cairo Gang taldeko kideak.

Cairo Gang (euskaraz Cairo Taldea) Irlandar Independentzia Gerran zehar espreski IRA talde armatua eta bereziki erakunde horretako Hamabi Apostuluak izeneko talde bereziaren aurkako ekintzak burutu asmoz Dublin hirian ezarri zen britainiar inteligentziako agente talde bat izan zen. Talde honen izena Lehen Mundu Gerran Cairo hiria nahiz Ekialde Hurbilan zaildutako Britainiar Armadako ofizialez osatuta egotean zetzan. Horiez gain, Royal Irish Constabulary poliziako ofizialek eta irlandar informatzaile zibilek ere osatzen zuten.

Denbora gutxi barru IRAko kontraespioak talde hau bere atzetik zebilela jabetu eta Michael Collinsek Hamabi Apostuluak taldeari agindutako ezusteko ekintza batean 1920ko azaroaren 21ean jazotako Igande Odoltsuan Cairo taldeko hamabi kide erail zituen. Ekintza honek Black and Tans britainiar talde paramilitarraren Croke Park zelaiko berealako erantzuna piztu zuen, egun hartan bertan zeuden ikusleak tirokatu eta haietako hamasei hil zituelarik.

Halere, IRAren Igande Odoltsuko ekintzak sekulako jipoia suposatu zuen Cairo taldearentzat, egun hartan bertan betiko desegin baitzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]