Bushido
Itxura
Bushido (japonieraz: 武士道 Bushidō , euskaraz: "gerlariaren bidea") antzinako Japoniako samurai edo gudariek zuten ohore-kode zorrotza da. Honako hauek ziren kodearen ezaugarri nagusiak: samurai batek ez ditu bi nagusi izan behar, ez ditu bi hitz izan behar eta ez du zalantzarik izan behar bere bizia emateko. Gaur egun, Japoniako gudu-arte guztiak batzen dituen espiritu bera edo estilo bera hartzen da halakotzat: gudu-arte horiek bushidoaren adar dira. XX. mendearen hasieran, Japoniako agintariek ahaleginak egin zituzten bushidoaren espiritua herrian zabaltzeko.
Bushidōren bertuteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bushidō kodeak zazpi bertute ditu:
- zuzentasuna (japonieraz: 義 gi )
- adorea (japonieraz: 勇氣 yūki )
- karitatea (japonieraz: 仁 jin )
- begirunea (japonieraz: 禮 rei )
- zintzotasuna (japonieraz: 誠 makoto )
- ohorea (japonieraz: 名誉 meiyo )
- leialtasuna (japonieraz: 忠義 chūgi )
Gainera badaude hiru bertute loturik:
- errukia (japonieraz: 孝 kō )
- jakinduria (japonieraz: 智 chi )
- agureekiko errespetua (japonieraz: 悌 tei )
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.