Burtzeñako zubia (margolana)
Burtzeñako zubia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Aurelio Arteta |
Sorrera-urtea | 1926 |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Bilduma | Bilboko Arte Ederren Museoa |
Inbentarioa | 82/162 |
Burtzeñako zubia (gaztelaniaz: El puente de Burceña) 1926. urtearen inguruan Aurelio Artetak egindako margolan ezaguna da. [1] Lan hau Artetaren interes sozialetan kokatu dezakegu. Irudia melankolia handikoa da, ziur aski festa egun baten isla langile-auzategi batean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konposizioa zubiaren burdinazko egiturak erakusten duen erronbo batez markoztatuta dago. Irudiek itxura geometrikoak dituzte, kubismoaren gustukoak nolabait. Koloreek, bestetik, garrantzi handia dute, oso gama zabalean erabiliak baitaude: batzuk nahiko hotzak, grisak eta urdinak, bestetzuk beroak, gorriak eta marroiak. Perspektibak ere garrantzi handia du, lanari sakontasunaren sentsazioa emanik.
Burtzeñako zubia Barakaldo eta Bilbo artean dago, Cadagua ibaiaren gainean. Atzean, langile-etxeak ikusten dira eta lantegi baten tximinia. Paisaia horretan elementu askok melankolia azaltzen dute: pobretasuna nabarmena da, kutsadura... Ikusten den pertsona abailduta ematen du. Izadia paisaiatik baztertuta dago: ibaiak ur horiak erakusten ditu eta ez da begetaziorik ikusten.[2] Zaldi bat eta bere zalduna dira paisaia hil horretan salbuespenak.