Bermudak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan
Bermudak (BER) | |
---|---|
2020ko Udako Olinpiar Jokoak | |
Banderadunak | Dara Alizadeh |
Dominak | |
|
Bermudek 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuten. Lehen aldiz 1936ean leihatu zirenetik, edizio guztietan ageri izan da herrialdea, 1980ean izan ezik, Estatu Batuek Sobiet Batasunaren kontra deitutako boikotera batu baitziren.
Irlek edizio honetan irabazi zuten haien historiako lehen urrezko domina, Flora Duffy triatloilariaren eskutik. Hau guztira haien historiako bigarren domina da, lehena 1976ean eskuratu zutelarik, brontzezkoa.
Leihakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honakoa Bermuden leihakideen zerrenda da, kirolen arabera.
Kirola | Gizonezkoak | Emakumezkoak | Guztira |
---|---|---|---|
Arraunketa | 1 | 0 | 1 |
Triatloia | 0 | 1 | 1 |
Guztira | 1 | 1 | 2 |
Arraunketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bermudak ontzi bat sailkatu zuen joku olinpikoetarako 2021ean Rio de Janeiron (Brasil) ospatutako Ameriketako Sailkatze-Fasean. Zehazki, Bermudak hirugarren postuan heldu ziren B-finalean, leihaketako bost plazetako bat eskuratuz.
Leihakidea | Leihaketa | Sailkapena | Errepeska | Laurdenak | Finalerdia | Finala | |||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Denbora | Postua | Denbora | Postua | Denbora | Postua | Denbora | Postua | Denbora | Postua | ||
Dara Alizadeh | Gizonezkoak skiffa bakarka | 7:34.96 | 4 R | 7:35.90 | 2 L | 7:35.73 | 5 EC/D | 7:11.14 | 3 CF | 7:09.91 | 18 |
AF = A Finala (domina); BF = B Finala (dominik ez); CF = C Finala (dominik ez); DF = D Finala (dominik ez); EF = E Finala (dominik ez); FF = F Finala (dominik ez)
EA/B = A/B Finalerdia; EC/D = C/D Finalerdia; EE/F = E/F Finalerdia; L = Laurdena; R = Errepeska
Triatloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bermudek leihakide bat bidali izan ahal zuten, hura Nazioarteko Triatloi Batasunaren errankinean 26 altuenen artean zegoelako. Flora Duffyren 4. jokuak ziren hauek, eta urrezko domina irabazi zuen.
Leihakidea | Leihaketa | Igeriketa (1.5km) | 1. Aldatzea | Bizikleta (40km) | 2. Aldatzea | Korrika (10km) | Guztira denbora | Postua |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Flora Duffy | Emakumezkoen lasterketa | 18:32 | 0:41 | 1:02:49 | 0:34 | 33:00 | 1:55:36 | 1 |