Edukira joan

Begi kolore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orlegi koloreko begiak.

Begien kolorea irisaren melaninaren kopurua eta hedapenaren araberako genetika ezaugarri bat da.[1] Azken emaitza ondorioztatuko duen hainbat genen prozesu konplexu bat da. Era berean, begiari kolorea ematen dioten irisaren hiru elementuak hiru dira: irisaren epitelioko melanina, irisaren atzealdeko zatiko melanina eta irisaren estroma dentsitatea.[2] Melaninaz gain, prozesuan parte hartzen duen beste elementu bat lipokromoa da. Halaber, prozesuan parte hartzen duten melanina motak bi dira: marroi ilun itxurako eumelanina, eta hori-gorrixka ilun itxurako feomelanina delakoa.[3] Kasu guztietan, baldintza anormalak ez beste, iriseko epitelioaren pigmentua beti eumelanina izaten da,[4] hau kopuru handitan topatu ohi delarik. Modu honetan, begiko koloreen bariazioa irisaren atzealdeko zatiko pigmentua eta estromak bere dentsitatearen arabera zenbat argi bereganatzen duenaren araberakoa da.

Begi berdeak, ziurrenik, OCA2 eta beste gene batzuen arteko interakzioaren ondorioa da. Siberian jada bazeuden Brontze Aroan[5]. Gaur egun ohikoagoak dira Europako iparralde, erdialde eta mendebaldean[6][7]. Irlanda eta Eskoziako biztanleen %14ak begi marroiak ditu eta %86 inguruk urdin edo berdea[8]. Islandian emakumeen %89k eta gizonezkoen %87k begi berde edo urdinak dituzte[9]. Europar jatorriko estatubatuarren artean begi berdea ohikoagoa da jatorri zelta edo germaniarra dutenen artean. Veronan eta Eslovenian ere oso kolore ohikoa da[10][11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gizakiek begi urdinak izatearen arrazoiak. Springer Science Business Media[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
  2. Begi grisak genetikaren arabera begi urdinen parekoak al dira? - Lucy Southworth, 2010. Teknologia Berrikuntzako Museoa[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
  3. Albinismoari buruzko informazioa. Lluís Montoliu, 2010. Espainiako Bioteknologia Zentrua (Gaztelaniaz)
  4. Gizakien melaninen osaketa. 2010. Estatu Batuetako Medikuntzako Liburutegi Nazionala (Ingelesez)
  5. (Ingelesez) Keyser, Christine; Bouakaze, Caroline; Crubézy, Eric; Nikolaev, Valery G.; Montagnon, Daniel; Reis, Tatiana; Ludes, Bertrand. (2009-09-01). «Ancient DNA provides new insights into the history of south Siberian Kurgan people» Human Genetics 126 (3): 395–410.  doi:10.1007/s00439-009-0683-0. ISSN 1432-1203. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  6. «Eye Color - Blue Eyes Versus Brown Eyes: A Primer on Eye Color» www.eyedoctorguide.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  7. «Frost: Why Do Europeans Have So Many Hair and Eye Colors?» cogweb.ucla.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  8. «Why Edinburgh residents are likely to be blue-eyed - Edinburgh Evening News» web.archive.org 2015-09-23 (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  9. (Ingelesez) Rafnsson, Vilhjalmur; Hrafnkelsson, Jon; Tulinius, Hrafn; Sigurgeirsson, Bardur; Olafsson, Jon H. (2004-08-01). «Risk factors for malignant melanoma in an Icelandic population sample» Preventive Medicine 39 (2): 247–252.  doi:10.1016/j.ypmed.2004.03.027. ISSN 0091-7435. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  10. Kastelic, Vanja; Pośpiech, Ewelina; Draus-Barini, Jolanta; Branicki, Wojciech; Drobnič, Katja. (2013-8). «Prediction of eye color in the Slovenian population using the IrisPlex SNPs» Croatian Medical Journal 54 (4): 381–386.  doi:10.3325/cmj.2013.54.381. ISSN 0353-9504. PMID 23986280. PMC 3760663. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  11. Walsh, Susan; Wollstein, Andreas; Liu, Fan; Chakravarthy, Usha; Rahu, Mati; Seland, Johan H.; Soubrane, Gisele; Tomazzoli, Laura et al.. (2012-05). «DNA-based eye colour prediction across Europe with the IrisPlex system» Forensic Science International: Genetics 6 (3): 330–340.  doi:10.1016/j.fsigen.2011.07.009. ISSN 1872-4973. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]