Edukira joan

Baztango txerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau txerri arrazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baztan (argipena)».
Baztango txerria
Txerri arraza
EspezieaSus scrofa

Baztango txerria egun desagerturik dagoen Euskal Herriko bertako txerri arraza bat izan zen. Joan den mendeko bigarren aldean desagertu zen kanpoko beste zenbait txerri arrazen bultzadaren ondorioz, nahiz eta duela 40-50 urte inguru oso ugari zen.

Baztango txerria Gasteizko muturmotz txerriaren zein Euskal txerriaren arraza hurbila zen. Baztango txerria Nafarroa Garaiko iparraldean hedatzen omen zen, baita Iparraldeko alboko zenbait herrietan ere.

Oso belarri handiak zituzten arraza honetako urdeek eta azalera arrosa kolorekoa zuten. Bizkarraldea konkortua zuten. Zelta leinutik eratorritakoa zen, lehen aipatutako beste bi euskal txerri arrazak bezala. Azala zuria zuen, oso zurdatsua. Abere landatarrak ziren eta erabat aske bizi ziren Baztango haranean. Profil ahurra zuten, eumetrikoak eta longilineoak zirelarik[1].


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]