Baranbio
Baranbio | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Amurrio |
Herritarra | baranbioar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′55″N 2°55′15″W / 43.04861°N 2.92083°W |
Garaiera | 269 m |
Baranbio Arabako herria da, Amurrioko udalerrikoa. Iparraldean Arbaitza (Orozko), hegoaldean Ziorraga, mendebaldean Lezama eta ekialdean Orozko berriro ere eta Gorbeiako mendilerroa mugakide ditu. 1976 arte Lezama udalerriaren zati izan zen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baranbioko biztanleria |
---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jasokundeko Amaren eliza.
- Garrastatzuko amaren baseliza.
- Jauregia dorrea: Altube eta Bergantza ibaiek bat egiten duten puntuan dago. 1625 urtean Hortuño de Ugarte y Martinez de Iturriaga zen dorrearen jabea. XVIII. menderarte Ugartetarren dorrea izan zen, ondoren Lekandetarrak eta Arriagatarrak bizi izan ziren bertan.
Ahuntz Eguna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996tik herrian "Ahuntz Eguna" ospatzen dute ekainaren aldean, animalia honen inguruko azoka antolatuz. Ekitaldien artean, Gorbeia aldeko arrazak diren Azpizuri eta Azpigorriren arteko lehiaketa eta Garrastatxuko baselizara egindako ibilaldia ditugu, besteak beste.
Belaiki
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belaiki herriko euskara elkartea da, Baranbio eta Amurrioko euskaldunak eta euskaltzaleak biltzeko asmoz sortutakoa.
Baranbioar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jesus Etxebarria (1916-2009), eskultorea.
- Serapio Lopez (1960- ), bertsolaria.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
- Merino, Aketza (2019): Aiaraldeko euskararen historia (VI): Euskararen galera Baranbion, Aiaraldea.eus
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amurrioko herriak | ||
---|---|---|
Aloria • Amurrio • Artomaña • Baranbio • Delika • Larrinbe • Lekamaña • Lezama • Saratxo • Tertanga |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |