Banaue Arroz Terrazak
Arroz Terrazak Filipinetako Mendikateetan1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv, v |
Erreferentzia | 722 |
Kokalekua | Filipinak |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Koordenatuak | 16°54′38″N 121°3′15″E / 16.91056°N 121.05417°E |
Izen ematea | 1995 (XIX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Banaue Arroz Terrazak 2000 urte dituzten arrozdiak dira, Batad herriaren arbasoek Ifugaoko mendietan indusiak, Filipinetan. Terraza hauek gutxieneko tresnak erabiliz eraiki omen ziren, eta gehien bat eskuz. Terrazak itsas mailatik 1500 metrora daude eta mendialdeko 10.360 km² hartzen dute. Antzinako ureztatze sistemak hornitzen ditu, gorago dagoen oihan tropikaletik ura bilduz eta banatuz.
Terraza hauek Arroz Terrazak Filipinetako Mendikateetan guneko zati dira, 2000 eta 6000 urte zaharreko terraza egitura artifizialak arroza landatzeko. Terraza hauek Unescoren Gizateriaren Ondare izendatu zituzten 1995 eta Filipinetako Apayao, Benguet, Ifugao eta Mendiko probintzian daude.
Oraindik ere bertakoek arroza eta barazkiak landatzen dituzten terrazotan, nahiz eta geroz eta nekazari gutxiagok jarraitu, turismo industriara bihurtzen ari baitira, arroz terrazek berek eragindakoa. Horrela, terraza batzuk bertan behera utzi dira eta higadurak maila batzuk deuseztu.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Filipinetan | ||
---|---|---|
Filipinetako Eliza Barrokoak • Puerto Princesa Lurpeko Ibaiaren Parke Nazionala • Banaue Arroz Terrazak • Tubbataha Uharria • Vigan |