Edukira joan

Baliarrain

Koordenatuak: 43°04′10″N 2°07′42″W / 43.0694°N 2.1284°W / 43.0694; -2.1284
Wikipedia, Entziklopedia askea
Baliarrain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Baliarrain udalerriaren herrigunea eta inguruko baserriak, Abaltzisketatik ikusita.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
Izen ofizialaBaliarrain
AlkateaMartzelino Dorronsoro Galarraga (en) Itzuli
Posta kodea20259
INE kodea20904
Herritarrabaliarraindar
Ezizenazartagik eta zaharrak
Kokapena
Koordenatuak43°04′10″N 2°07′42″W / 43.0694°N 2.1284°W / 43.0694; -2.1284
Map
Azalera2,7 km²
Garaiera292 m
Distantzia36 km Donostiara
Demografia
Biztanleria149 (2023)
−3 (2022)
alt_left 64 (%43) (%49,7) 74 alt_right
Dentsitatea0,55 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 35,05
Zahartze tasa[1]% 18,68
Ugalkortasun tasa[1]‰ 172,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,35 (2011)
Genero desoreka[1]% -22,22 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,78 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 81,25 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 91,1 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 86.78 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 - 1991
Webguneahttp://www.baliarrain.eus


Baliarrain Gipuzkoako erdialdetik pixka bat hego-ekialdera dagoen udalerri euskaldun bat da, Tolosaldekoa. 2,5 km² ditu, eta 145 biztanle zituen 2016. urtean. Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. UEMAko kidea da.

Baliarraindik hurbilen dagoen herria Ikaztegieta da, Baliarraindik 3 bat kilometrora. Orendain eta Altzaga herriak ere Baliarraindik gertu daude; bi herri horiekin baturik, 1960ko hamarkadan Iruerrietako udalerri berria osatu zuen Baliarrainek.

Inguru naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baliarraingo mendi nabarmenenak Astatokomendia eta Belkoain dira, 455 eta 447 metroko altuerarekin, hurrenez hurren.

Erreka hauek udalerrikoak dira: Gaintzabaso, Iturrimotza eta Okots.

Ibiurreko urtegia herrian dago kokatuta, eta Tolosaldea urez hornitzen du, zehazki, honako udalerriak: Belauntza, Irura, Anoeta, Billabona, Asteasu, Zizurkil, Hernialde eta Andoain. 2013an osorik bete zen lehen aldiz urtegia.[4]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Atari Soro pilotalekua[5]
  • Liburutegia[6]
  • Baliarraingo haur-eskola[7]
  • KZ gunea[7]
  • Osasun zerbitzua[7]

Historian Baliarraini buruzko lehen aipamena XIV. mendetik dator, Ikaztegieta, Tolosa eta Orendain aipatzen diren dokumentu batetik alegia. Izan ere, Baliarrain ez zen udalerri independente izan 1615 arte, orduan Tolosatik banandu zela. Horren ondoren, Amezketa, Altzo eta Abaltzisketa udalerriekin batera "Amezketako Batasuna" eratu zen. Erakunde horren helburua herri txiki horien interesak Gipuzkoako atzar Nagusietan defendatzea zen.

Espainiar estatuak gaur egun duen probintzia antolaketa ezartzean XIX. mendean, Baliarrain udalerri bihurtu zen. Haren tamaina txikiak eraginda, historian zehar arazo ekonomiko ugari izan ditu. Horrek bultzatuta 1967an inguruko Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen. Herri horiek 1991n berriz banandu ziren.

Ibiur urtegia

Andoaingo eta Tolosaldeko ur beharrizanak asetzeko 1990eko hamarkada bukaeran, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtegi berri bat eraikitzea proposatu zuen Baliarrain herrian, Ibiurreko urtegia. Urtegiaren eraikitzea iragartzeak kontrako erantzun ugari sorrarazi zituen Tolosaldeko eta Baliarraingo biztanle askoren aldetik. Atzerapen askoren ondoren hala ere, 2004ko otsailean urtegiaren lehen harria jarri zen.[8]

Urtegiaren eraikitze lanak 2008. eta 2009. urteen artean amaitzea espero zen. Urtegiak guztira 6,5 hektometro kubo dauka eta haren uharkak 70 metroko altuera. Andoaingo eta Tolosaldeko beste 12 udalerrien ur beharrizanak betetzen ditu urtegiak, guztira 55.000 pertsonaren ur beharrak alegia. Urtegia eraikitzearekin batera, ur zikinak tratatzeko araztegi berri bat eraiki zen.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren %7,2. Bigarren sektorea %3,5. Hirugarren sektorea %46,8. Eraikuntza %42,5.[9]

Baliarraingo biztanleria

2019an zituen 151 biztanleetatik, %12,58k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %7,28 ziren.[9]

Baliarrain Gipuzkoan biztanle gutxien duten herrietako bat da, Orexarekin batera. Industrializazio prozesuak herria hustu egin zuen XIX. mende amaieratik. 1967. urtean, eta biztanleria galera hori saihesteko, Baliarrain Ikaztegieta eta Orendain herriekin batu zen Iruerrieta herria sortuz. Hiru herriek batera, 800 biztanle inguru zeuzkaten eta 13,7 kilometro koadroko azalera.

Iruerrieta sortu zuten hiru herriak 1991n banandu ziren berriro ere, eta gaur egun independente jarraitzen dute. Herrien batzearen aurretik Baliarrainek 180 biztanle zituen, baina 1991rako ia erdira murriztua zen kopuru hori, guztira 99 biztanle baino ez ziren geratzen. 1970eko hamarkadako desindustrializazio prozesuak beraz, eragin latza izan zuen herrian, eta hainbat biztanlek herria utzi zuten.

2004tik biztanleriak jaitsiera txiki bat izan zuen, izan ere, eraiki den Ibiurreko urtegiak etxe batzuk eraitsi beharra ekarri zuen. Urtegia 2008rako amaiturik egon zen.[8]

Baliarraingo ikuspegi orokorra airetik gauez.

2007ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi alderdik aurkeztu zuten hautagai zerrenda azken udal hauteskundeetan Baliarrainen: herriko talde independente batek (Herritarrak izenekoa) eta Alderdi Popularrak. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Herritarrak: 53 boto.
  • Alderdi Popularra: 0 boto.

Emaitza horiekin, Martzelino Dorronsoro Galarraga bihurtu zen Baliarraingo alkate, 53 botorekin (botoen % 100). Alderdi Popularra ordezkaritzarik gabe geratu zen, batere botorik jaso ez zuenez.

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde independenteak 59 boto lortu zituen, eta PPk 0.[10] Martzelino Dorronsoro izendatu zuten alkate.[11]

2015eko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrendarik ez zen aurkeztu, eta hauteskundeak errepikatu behar izan ziren sei hilabetera.[12] Tarte horretan Herritarrak taldeak zerrenda osatu zuen.[13] 66 boto lortu zituen.[10] Olatz Iriarte izendatu zuten alkate 2016ko urtarrilaren 9an.[14][15]

2019ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzolanean Bizirik taldeak 57 boto lortu zituen.[10] Bederatzi hilean behin alkate kargua aldatzea erabaki zuten.[16]

2023ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzolanean Bizirik taldeak 68 boto lortu zituen. Ez zen egon botorik lortu zuen beste alderdirik.[17]

Hauek izan dira Baliarraingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[18]
1988 a 1991
1991 1995 Independenteak
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] 1995 1999 Independenteak
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] 1999 2003 Independenteak
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] 2003 2007 Herritarrak
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] 2007 2011 Herritarrak
Martzelino Dorronsoro Galarraga[11] 2011 2015 Herritarrak
Martzelino Dorronsoro Galarraga[14][15] 2015 2016 b Herritarrak
Olatz Iriarte Argaya[14][15] 2016 2019 Herritarrak
Jaione Olano Echeverria[18], Josu Ozaita, Juan Mari Iturrioz, Maribi Garmendia, Andoni Olano[16] 2019 Jardunean Auzolanean Bizirik

a 1988. urtean Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendain udalerri bihurtu ziren, aurreko Iruerrieta udalerriaren desegitearen ondorioz.

b Zerrendarik ez zen aurkeztu, eta hauteskundeak errepikatu behar izan ziren sei hilabetera.

Baliarraingo Demetrio Garmendiaren[19] testigantza, euskarak gerra garaian herrian zuen egoeraren inguruan. Euskal Herriko Ahotsak[20][21] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Baliarraingo euskara[22] gipuzkeraren edo erdialdeko euskalkiaren[23] aldaera bat da, zehatzago esanda, erdiguneko azpieuskalkiaren[24] parte den Tolosaldeko euskara da bertan hitz egiten dena. Beterriko euskararekin batera osatzen dute Tolosaldeko hizkerek erdiguneko azpieuskalkia. Herritarren %90,84 euskalduna zen 2016an.[9]

Zartagina eta kutxa udaletxean apaingarri. Zartagi ezizena dute baliarraintarrek. Herrian bada jatetxe/aterpetxe bat izen horrekin eta guraso elkarte bat ere bai.[25][26]

Baliarraintarrek zartagi ezizena dute. Herrian bada jatetxe/aterpetxe bat izen horrekin eta guraso elkarte bat ere bai.[25][26]

Baliarrainek abuztuaren 15ean ospatzen ditu bere jaiak, Jasokundearen jaiak.

Andre Mariaren Jasokundearen eliza

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lopetedi baserria

Baliarraindar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Gascon, Ainara Arratibel. «Urtegiei begirik kendu gabe» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  5. «Kirol instalakuntzak» Baliarrain (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  6. «Liburutegia» Baliarrain (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  7. a b c «Herriko beste zerbitzuak» Baliarrain (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  8. a b «Consorcio de Aguas de Gipuzkoa - Gipuzkoako Urak» www.gipuzkoakour.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  9. a b c «Web Eustat. Baliarrainko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  10. a b c https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  11. a b c d e f «Martzelino Dorronsoro, azkeneko 19 urteotan alkate - Baliarrain» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  12. «Martzelino Dorronsoro: "Arduragabekeria izango litzateke herria aldundiaren esku uztea" - Baliarrain» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  13. «Bigarrenean osatu da zerrenda» Gipuzkoako Hitza 2015-12-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  14. a b c (Gaztelaniaz) «Olatz Iriarte coge el testigo de Dorronsoro como alcaldesa de Baliarrain» El Diario Vasco 2016-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  15. a b c «Olatz Iriarte, Baliarraingo alkate - Baliarrain» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  16. a b «Alkate karguaren pisua banatuz, Baliarrainek, bost alkate izango ditu - Baliarrain» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  17. «Udal hauteskundeak 2023 - Baliarrain - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  18. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  19. «Garmendia Sarasola, Demetrio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  20. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  21. «Doktrina euskaraz eta eskola erdaraz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  22. «Baliarrain - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  23. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  24. «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  25. a b «Baliarraingo Zartagi Guraso Elkartea - Cif G75072173» www.axesor.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  26. a b (Gaztelaniaz) «Zartagi» Baliarrain (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  27. «Monumentuak» Baliarrain (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa