Aurora zuri
Aurora zuri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Pieridae |
Leinua | Anthocharini |
Generoa | Anthocharis |
Espeziea | Anthocharis cardamines Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Xanpora, baratxuri-belar, Arabis glabra, Artzain-zaku, Urdinbelar, Thlaspi arvense, Arabis eta Arabis lyrata |
Aurora zuria (Anthocharis cardamines) Pieridae familiako lepidopteroen espezie bat da, Eurasia guztian hedaturik dagoena[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Imagoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta zuria da. Arrek korole laranja dute alboetan eta marroi-berdexka ertzean, emeak aldiz zuriak dira gainaldean eta orbain zuri eta berdeak dituzte azpialdean. Arraren gorputza beltza da eta emearena zuria. Kolore desberdintasun horren arazoia habitat desberdinak populatzea da, arrek baso ertzak eta emeek zelaiak[2].
-
Anthocharis cardamines ♂
-
Anthocharis cardamines ♂ △
-
Anthocharis cardamines ♀
-
Anthocharis cardamines ♀ △
Beldarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beldarra berde-urdina da eta luze eta estua.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emeak kruziferoen infloreszentziatan ezartzen ditu arrautzak. Hasiera batean zuriak dira baina egun batzutan laranja eta gero marroi bihurtzen dira. Arrautzak jartzerakoan feromonaz bustitzen ditu gainerako emeak lore hartatik uxatzeko[3].
Beldarra jaiotzen denean arrautzaren oskola jaten du aurrena eta ondoren landarea jaten hasten da. Hainbat arrautza ezarri badira lore berean lehenengo jaiotzen danak gainerakoak jaten ditu, kanibalismo kasua da, horregatik saiatzen dira emeak lore bakoitzean arrautza bakarra jartzen eta gainerako emeak uxatzen. Larbak bost estadio ditu eta azkenengoetan landare baxuagoetaz elikatzen da.
Ondoren krisalida sortu eta imagoa ateratzen da.
Harraparitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta askok gorputzaren atzealdea ilunduta agertzen dute. Armiarmen erasoen ondorioa izaten da, hauek baitira aurora zuriaren harrapari nagusiak[4].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tximeleta arra.
-
Tximeleta emea.
-
Beldarra.
-
Arrautza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Otakar Kudrna [and others] ; Mapping European Butterflies, MEB ; Helmholtz Centre for Environmental Research UFZ. (2011). Distribution atlas of butterflies in Europe. ([Completely rev. and rewritten ed.]. argitaraldia) Gesellschaft für Schmetterlingsschutz ISBN 978-3-938249-70-3. PMC 795157504. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- ↑ Cott, Hugh. (1940). Adaptive Coloration in Animals. , 74-75 or..
- ↑ (Ingelesez) Wiklund, Christer; Forsberg, Johan. (1986-04-01). «Courtship and male discrimination between virgin and mated females in the orange tip butterfly Anthocharis cardamines» Animal Behaviour 34 (2): 328–332. doi: . ISSN 0003-3472. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- ↑ (Ingelesez) Dempster, J. P.. (1997-08-01). «The role of larval food resources and adult movement in the population dynamics of the orange-tip butterfly (Anthocharis cardamines)» Oecologia 111 (4): 549–556. doi: . ISSN 1432-1939. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).