Itxura
Bideo honetan Mari Domingiren gaineko zortzi datu azaltzen dira.
Edukien arduradunak
[aldatu iturburu kodea]- Gidoilariak: Aitor Altuna.
- Animazioen ekoizpena: Itziar Aranguren Arrizabalaga.
- Off ahotsa: Anabel Arraiza.
- Koordinazioa: Euskal Wikilarien Kultur Elkartea.
- Bideoa: Hiru Damatxo.
Informazio iturriak
[aldatu iturburu kodea]- Mari Domingi 1994an sortu zen Donostiako Antigua auzoan Bagera Elkartearen ekimenez. Egun, Olentzerorekin batera etxez etxe opariak banatzen ibiltzen da Gabon gauean, baina, hasieran, umeen gutunak biltzen zituen.
- Lasarte-Orian sortutako Xixuko pertsonaia oinarri hartuta sortu zuten, baina bere izena Resurrección Maria Azkuek XX. mende hasieran jasotako “Horra, Mari Domingi” gabon-kanta herrikoitik dator.
- Kantuaren egiletza Jose Maria Usandizagari egozten zaio, eta Belenen Jesus jaio dela eta, haren bisitan joan nahi duen Mari Domingi izeneko emakume baten istorioa kontatzen du.
- Euskal mitologiako pertsonaia magikoa bihurtu da, baina kristautasuna ere uztartzen da bere jatorrizko figuran.
- Mitxel Muruak idatzi zuen bere lehen istorioa eta Edorta Murua ilustratzaileak sortu zuen bere irudia Ikastolen Elkartearen enkarguz.
- Mari Domingi mendian bizi den artzaina da, baserritar jantzia eta sorgin-txapela zuria daramatza soinean.
- Ez zen Gabonetako pertsonaien irudi parekideago bat lortzeko propio sortu, baina segituan hartu zuen funtzio hori. Hala ere, maiz, Olentzeroren ondoan, bigarren maila batean irudikatu izan da, bere bikote edo laguntzaile bezala, kontrako efektua lortuz.
- Olentzerok etxe mordoa du Euskal Herrian, baina Mari Domingik bere errepublika propioa du Oreretako Añabitarte baserrian. Ez galdu bera ezagutzeko aukera!
Lotutako artikuluak
[aldatu iturburu kodea]Erabilitako irudiak
[aldatu iturburu kodea]- 323225_1703423028_tokikom_700x700.jfif https://guka.eus/urola-kosta/1703429815089-olentzero-eta-mari-domingi-iritsi-dira-eskualdeko-herrietara Ihintza Elustondo - GUKA, CC-BY-SA, Guka bidez
- 6099391-hd_1080_1920_25fps.mp4 https://www.pexels.com/es-es/video/luces-decoracion-bokeh-miniatura-6099391/ Laura James, domeinu publikoa, via Pexels
- Antigua, Donostia. Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Antigua,_Donostia._Gipuzkoa,_Euskal_Herria.jpg Валерий Дед, CC BY 3.0, Wikimedia Commons bidez
- XIXUKO MARI DOMINGI ETA OLENTZERO_LASARTE-ORIA https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1703432449097-olentzerori-eta-mari-domingiri-harrera-goxoa-egin-diote-lasarteoriatarrek Maitane Aldanondo - Txintxarri aldizkaria, jabetza zehatzik gabe, via Txintxarri.eus
- 1914-02-14, La Esfera, José María Usandizaga, Gamonal.jpg https://commons.wikimedia.org/wiki/File:1914-02-14,_La_Esfera,_Jos%C3%A9_Mar%C3%ADa_Usandizaga,_Gamonal.jpg Isidro Fernández Fuertes, Domeinu publikoa, Wikimedia Commons bidez
- Horra Mari Domingi.png https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Horra_Mari_Domingi.png cancionero vasco, CC BY-SA 4.0, Wikimedia Commons bidez
- Eguzki zoaz zure amagana.jpg https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Eguzki_zoaz_zure_amagana.jpg Errazking, CC BY-SA 4.0, Wikimedia Commons bidez
- Miranda de Ebro - Iglesia de San Nicolás de Bari, vidrieras 14.jpg https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Miranda_de_Ebro_-_Iglesia_de_San_Nicol%C3%A1s_de_Bari,_vidrieras_14.jpg Zarateman, CC0, Wikimedia Commons bidez
- MARI DOMINGI ETA OLENTZERO AZPEITIN https://guka.eus/azpeitia/1703424077882-kantuz-eta-dantzan-hartu-dituzte-olentzero-eta-mari-domingi-azpeitian Ihintza Elustondo - GUKA, CC-BY-SA, Guka bidez
- MARI DOMINGI ETA OLENTZERO ZESTOAN https://guka.eus/zestoa/1703440723668-musika-eta-txinparta-artean-iritsi-dira-olentzero-eta-mari-domingi-zestoara Ihintza Elustondo - GUKA, CC-BY-SA, Guka bidez
- MARI DOMINGI ETA OLENTZERO AZKOITIN https://guka.eus/azkoitia/1703429208403-ilusioz-hartu-dituzte-herrian-olentzero-eta-mari-domingi Iraia Oteiza - GUKA, CC-BY-SA, Guka bidez
- MARI DOMINGI ETA OLENTZERO ZESTOAKO PLAZAN https://guka.eus/zestoa/1703440723668-musika-eta-txinparta-artean-iritsi-dira-olentzero-eta-mari-domingi-zestoara Ihintza Elustondo - GUKA, CC-BY-SA, Guka bidez