Ask eta Embla
Eskandinaviar mitologian, Ask eta Embla jainkoek sortu zituzten lehen bi gizakiak izan ziren, erlijio judukristauetako Adam eta Ebaren parekoak.
Odinek eta bere anaia Ve eta Vilik eskandinaviar mitologiako bederatzi munduak sortu zituzten. Beranduago, hondartza batean bi enbor hazten ikusi zituzten, bata lizarraren eta bestea zumarrarena, eta giza forma eman zieten (beste bertsio baten arabera, Odinekin batera Hoenir eta Loki jainkoak zeuden). Odinek bizi hatsa eman zien, Vilik irudimena eta emozioak eman zizkien; Vek zentzumenak eta hizketa (edo, alternatiboki, Odinek bizitza fisikoa eta arima, Hoenirrek adimena eta zentzumenak eta Lokik odola eman zizkien). Ask (lizarra, gizonezkoa) eta Embla (zumarra, emakumezkoa) Midgarden bizi izan ziren eta gizadiaren sortzaileak izan ziren.
Interpretazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinbolismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen gizakiak zuhaitz enborretatik sortuak izan zirenaren ideia, dirudienez, nozio ziklikoen zati bat da, non argia eta iluntasuna txandakatu egiten diren, egunsenti eta ilunabarreko iluntasunaz bananduak.
Guztiok ezagutzen ditugu ilunabarreko ilusio optikoak, non objektu baten soslaiak gizaki bat, animali bat edo nolabaiteko izaki bizi bat dirudien. Baina gertuagotik ikusita, objektu hori zuhaitz bat, harri bat edo beste halako gauzaren bat dela ohartzen gara.
Jainkoen funtzioa mundu ikusgarriaren sortzaile bezala argia eta iluntasuna ekartzea da. Nolabaiteko argitasuna dagoenean harri bat edo zuhaitz bat izaki bizi bat dela, zergatik ez pentsatu alderantziz eta lehen gizakiak, jatorrian hondartza batean zeuden enbor batzuk zirela?