Arizona Estatuko Unibertsitatea (ingelesez: Arizona State University, Arizona State edo ASU ere deitua) Estatu Batuetakounibertsitate publikoa da, Tempeen egoitza duena.
1885ean Territorial Normal School sortu zuten eta 1958an unbiertsitate bilakatu zen.[1] ASU Estatu Batuetako unibertsitate publiko handienetako bat da. 2018an, 80.000 ikasle matrikulatu inguru zituen, horietatik 66.000 lizentziaduna izateko. 2017an, nazioarteko ikasleak 10.268 ziren. Unibertsitatea bost campus eta 17 fakultateren inguruan antolatua da. Lehen mailako 350 programa eta goi mailako 400 programa eskaintzen ditu.
Kirol arloan, ASUk 600 atleta akademiko inguru ditu 26 kirol diziplinatan. Arizona State Sun Devilsek unibertsitateko koloreak defendatzen dituzte. Aldi berean, unibertsitateak 1.100 ikasle elkarte baino gehiago hartzen ditu bere barnean.