Aranzadi Zientzia Elkartea
Aranzadi Zientzia Elkartea | |
---|---|
Aranzadi Zientzia Elkartea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′09″N 1°58′03″W / 43.30243°N 1.96749°W |
Webgune ofiziala | |
Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi-asmorik gabeko zientzia elkarte bat da, eta helburutzat du kultura- nahiz natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean, azterketa eta ikerketarako gunetzat. Geroztik, Aranzadik garrantzi handia hartu du komunitate zientifikoan, eta 2001ean herri-onurako erakunde izendatu zuten.
Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 kide inguru ditu. Horietako 150 erakundearen ikerketa-eremuaren barruan lanean diharduten ikertzaileak dira, hainbat zientzia alorretan. Natura eta giza zientzien alorreko ikerlariak dira ia guztiak, eta gehienbat nabari diren zientzia alorrak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkartea 1947an sortu eta erregistratu zen eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusitzat.
Izena Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuaren omenez hartu du, Antropologian, Etnologian, Historiaurrean eta adar bereko zientzietan ikerlari aski ezaguna.[1]
Egoitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarteak Euskal Herrian gaindi hainbat egoitza ditu:
- Zorroaga gaina (Donostia, Gipuzkoa): 1996az geroztik, Donostian dagoen egoitza nagusia. Lehen, Arbide Dorreetan eta San Telmo Museoan zegoen.
- Gongorako Zarra jauregia (Aranguren, Nafarroa): Aranguren bailarako egoitza, Nafarroako Lanbide Zerbitzuarekin elkarlanean, Lantegi Eskolak bultzatzeko erabiltzen dena.
- Urdaibai Bird Center (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia).
- Kortasenabarri baserria (Leioa, Bizkaia).
Etorkizunean, Donostiako Intxaurrondo auzoan egongo den egoitza berrira lekualdatzea aurreikusten da.
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarteak ekintza eta jarduera ugari egin ditu sorreratik; horrela, natur eta antropologi zientzietan, Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da.
Egun, plan eta proiektu zehatzen inguruan aritzen diren adituak biltzen dituen azterlan eta ikerketa zentroa da.
Azterketa eta ikerketa orokorrak egiten ditu hainbat lan arlotan; era berean, zabalkunde lan handia egiten du zientzi horien ezagutza hedatzeko. Erakunde publikoekin batera, informazio ekintzak egiten ditu halaber, natura eta ondare arkeologikoa eta etnografikoa hobeto zaintzeko eginahalean.
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gipuzkoako Ondare Arkeologikoa eta Etnografikoa zaintzea eta ikertzea (Antropologia, Arkeologia eta Etnografia sailak).
- Natur baliabideen inbentarioa eta azterketa: flora eta landaredia; fauna (Botanika, Ornitologia, Herpetologia eta Entomologia sailak).
- Euskal Herriko Mikologia katalogoa (Mikologia saila).
- Astronomiaren hedapena (Astronomia saila).
- Gipuzkoako karsten azterketa sistematikoa. Hidrogeologia, Geomorfologia eta Bioespeleologia (Espeleologia saila).
- Gipuzkoako GPS Sarearen jarraipena (Geodesia saila).
Zuzendaritza Batzarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehendakaria: Paco Etxeberria
- Lehendakariordea: Jokin Otamendi
- Diruzaina: Rafael Zubiria
- Idazkaria: Javier Cantera
- Batzordekideak: 2016an batzorde berria osatu zen. Zuzendaritza Batzorde berriko kideak hauek dira: Juan Antonio Alduncin, Juan Arizaga, Javier Cantera, Francisco Etxeberria, Maria Jose Iriarte, Jose Angel Irigarai, Juan Mari Martinez Txoperena, Jokin Otamendi, Jabier Puldain, Rafa Zubiria (ordezkoak: Pedro Castaños, Manu Ceberio, Paul Minguez, Lorena Uriarte).[2].
Urrezko dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadik emandako dominak hauek dira[3]:
- 2006: Jesus Altuna
- 2007: Jose Miguel Larrañaga
- 2008: Carlos Gómez de Aizpurua
- 2009: Xabier Laskibar eta Fermin Leizaola
- 2010: Francisco Fernández García de Diego
- 2011: Pablo Areso
- 2013: Elias Elorza
- 2015: Txema Faus
Sailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antropologia Fisikoa
- Arkeologia
- Astronomia
- Botanika
- Entomologia
- Espeleologia
- Etnografia
- Geodesia
- Geologia
- Herpetologia
- Mikologia
- Ornitologia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
- ↑ 2016 Batzorde berria. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gorosti Natur Zientzi Elkartea.
- Urdaibai Bird Center
- Irulegiko eskua
- Mattin Aiestaran
- Iñaki Sanz Azkue