Andrés Gimeno
Andrés Gimeno | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andrés Gimeno Tolaguera |
Jaiotza | Bartzelona, 1937ko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Bartzelona |
Heriotza | Bartzelona, 2019ko urriaren 9a (82 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 247–128 |
Binaka i/g | 94–60 |
Rankinga | 49 tennis singles (en) (1973ko abuztuaren 23a) 216 tennis doubles (en) (1976ko martxoaren 1a) |
Altuera | 185 zentimetro |
Jasotako sariak |
Andrés Gimeno Tolaguera (Bartzelona, 1937ko abuztuaren 3a - ibidem, 2019ko urriaren 9a) Kataluniako tenis-jokalaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteban Gimeno Espainiako txapeldunaren semea zen, eta aitaren eskutik hasi zen tenisean jokatzen. Oso gaztetatik erakutsi zuen teniserako dohain apartak zituela, eta hamabi urte zituenerako Kataluniako txapelduna zen bere kategorian. 1955ean, Roland Garros lehiaketako junior-mailako txapela eskuratu zuen, eta, handik bi urtera, Madrilgo Irekia eta Espainiako Txapelketa irabazi zituen. 1959an, Davis Kopa jokatu zuen, eta hurrengo urtean hasi zen profesional-mailan jokatzen. Handik zazpi urtera, profesionalen Munduko Txapelketa irabazi zuen Bartzelonan; 1969an, Australiako Openean finala jokatu zuen, eta, 1970ean, finalerdia, Wimbledongo Txapelketan. 1972an lortu zuen, dena den, garaipenik sonatuena: Roland Garros irabazi zuen. 1973an utzi zuen tenis profesionala, hainbat zauri izan ondoren oso ahulduta baitzegoen. Harrezkero, teniseko entrenatzaile gisa jardun zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.