Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | D eta Dem |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ideologia | modern liberalism in the United States (en) eta sozioliberalismoa |
Kokapen politikoa | zentrismo |
Jarduera | |
Kidetza | Aliantza Aurrerakoia |
Kide kopurua | 80.097.731 (2017) |
Ameriketako Estatu Batuetako Senatua 48 / 100 Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbera 213 / 435 | |
Agintea | |
Lehendakaria | Jaime Harrison (en) |
Egoitza nagusi | |
Gazteria | Young Democrats of America (en) |
Historia | |
Sorrera | 1828ko urtarrilaren 8a |
Sortzailea | |
Aurrekoak | Alderdi Demokrata-Errepublikarra |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Alderdi Demokrata (ingelesez: Democratic Party) Estatu Batuetako bi alderdi nagusietako bat da. Gehiengoa dauka Estatu Batuetako Ordezkarien Etxean, baina ez Estatu Batuetako Senatuan.
Estatu Batuetako politikako ezker-eskuin sailkapenean, gaurko egunez Alderdi Demokrata Alderdi Errepublikanoaren ezkerraldean kokatu ohi da, gai ekonomikoen nahiz gizarte gaien aldetik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdi Demokratak XIX. mende hasierako jeffersondar printzipioetan ditu bere sustraiak. 1828ko hauteskundeetan, Alderdi Errepublikanoa bi hautagai desberdinen artean banatu zen, gobernu motari buruzko ikuspegiak gogor bereizita: alde batetik, Henry Clay; bestetik, Andrew Jackson. Borroka latz horretan, bigarrenak irabazi zuen, egungo Alderdi Demokrataren aitzindari bat. 1834tik aurrera, Jacksonen jarraitzaileak "demokrata" hasi zitzaizkion deitzen beren alderdiari.
1874tik aurrera beren ikurra astoa da (a jackass, 'astapotroa', komiki satirikoetan aurkariek Jacksoni deitu zioten bezala). Alderdi Errepublikanoaren ikurra, aldiz, elefantea da. Alderdiaren kolore bereizgarri gisa urdina erabili ohi da (errepublikanoena, aldiz, gorria).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alderdi Demokrataren webgunea (Ingelesez)