Amalia López Cabrera
Amalia López Cabrera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Almería, 1837 |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Almería Jaén Madril |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, ezezaguna (186/187 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Francisco López Vizcaíno (en) (1858 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Ludwik Tarszela Ski Konarzenski (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta daguerreotypist (en) |
Izengoitia(k) | Amalia L. de López |
Amelia López Cabrera (Almería, 1837 – Madril, 1899) dagerrotipista eta argazkilari profesionala izan zen. "Amalia L. de López" bezala sinatzen zituen bere lanak eta Espainiako lehen argazki estudio propioa ireki zuen emakumea izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkatari aberatsen alaba zen eta gaztetan ezagutu zuen, laster bere senar bihurtu zen, Francisco López Vizcaíno, Jaengo inprimatzaile alarguna. Harekin 1857an ezkondu eta Jaenera joan zen bizitzera.
Argazkilaritzara hurbildu zen Ludwik Tarszeński Konarzenski, Lipako kondea, ezagutu zuenean. Lipako kondea Poloniako armadako kapitaina zen, Frantzian atzerriratua eta Louis Daguerre, argazkigintzaren sortzailearen laguna. Lipako kondea argazkiak ateratzen bidaiatzen zen eta hirian zegoela jakin zuenean Amaliak, haren bila joan zen eta bere lehen ikasle bihurtu zen. Argazkilari ona izaki eta dirua zuenez, 1860an bere estudio propioa ireki zuen. Ez zen lehen estudioa Espainian eta baziren senarraren estudioan ari ziren argazkilariak, baina bere balentria izan zen, garai hartan eta emakumea izanik, bere estudioa irekitzea La Merced auzoan (Obispo Arquellada kalea, 2) eta bere senarraren inprentaren ondoan. 1868an Zaragozan Argazki Sari Nazionalean aipamena lortu zuen[1].
1869an Madrilera joan zen bizitzera, bere senarrak La Gaceta Agrícola inprimatzeko kontzesioa lortu baitzuen: bere estudioa itxi zuen Amaliak eta argazkilari profesional moduan egindako ibilbidea amaitu zen, ez baitakigu Madrilen bizi izan zeneko ezer: ezta noiz hil zen ere (senarra 1899an hil zela dakigu)[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Fernández Molina, Miguel. (2019-09-07). «Amalia López, la historia de la primera española en abrir un estudio de fotografía propio» Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2019-09-08).