Amaiur
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amaiur (argipena)».
Amaiur | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Baztan |
Posta kodea | 31715 |
Herritarra | amaiurtar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′00″N 1°28′50″W / 43.199968°N 1.480435°W |
Garaiera | 281 m |
Demografia | |
Biztanleria | 253 (2020) |
Amaiur Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. 1969 arte udalerri bereizia izan zen. 2022 hasieran 264 biztanle zituen.[1]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaiur Baztan udalerriaren iparraldean dago, Elizondo eta Urdazubi lotzen dituen N-121 errepidearen erdibidean, Otsondoko mendatearen hegoaldeko muturrean. Ipar-mendebaldean Urdazubi du, hego-mendebaldean Azpilkueta, eta hegoaldean Arizkun eta Erratzu.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren lehenbiziko aipamena 1095ekoa da. Amaiurko gazteluari dagokionez, XII. mendearen amaierakoa da lehen berria. Haren funtzioetako bat Iruñea eta Baiona arteko errege bidearen kontrola zen.[2]
Nafarroako konkistan gertaera garrantzitsuen kokagunea izan zen. 1512an Gaztelako tropek ia borrokarik gabe hartu zuten gotorlekua. 1521ean, Noaingo porrotaren ondoren, Nafarroako armadak Amaiurko gaztelua hartu zuen; 1522ko uztailean, ordea, gaztelarrek gaztelua setiatu zuten; barnean zeuden 200 nafar gudariek ahal bezala eutsi zioten setioari, baina uztailaren 19an amore eman behar izan zuten.[2] Jaime Belatz de Medrano alkaidea preso hartu eta Iruñeko espetxean hil zen.[3]
Gertakari horien oroigarri, 1922an monolito bat jarri zuten Gazteluko muinoan. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, 1931ko uztailean, eraso eta suntsitu zuten, eta azkenik 1982an berreraiki zuten.[2]
Herria 1665ean banandu zen Baztandik, baina 1969an berriro elkartu zen;[4] Baztan udalerrian beranduen sartu den herria da.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri gisa agertzen den azken erroldan, 1960koan, 425 biztanle zituen; herrigunean 190 lagun bizi ziren, eta gainerakoak baserrietan.[1]
1800 | 1860 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
332 | 563 | 548 | 513 | 503 | 502 | 490 | 502 | 425 | 341 | 309 | 265 | 263 | 284 | 253 | 264 |
Bestak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaiurko jaietan abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkeologia Zentroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko abuztuan, Amaiurko Arkeologia Zentroa ireki zen Kale Nagusian. Bertan, azken hamabost urteotan Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek gazteluan egindako indusketa-lanetan berreskuratutako material arkeologikoak daude bertan ikusgai.[5][6]
Amaiuraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko ekainean Amaiuraldia ospatu zen Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko.[7]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amaiurko arkua
- Amaiurko errota
- Amaiurko gaztelua oroitzeko monumentua.
- Amaiurko gurutzea
- Arretxea jauregia (XVI. mendekoa).
- Borda jauregia (1702).
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza
- Pilareko Amaren baseliza
-
Ikuspegi panorimakoa
-
Arretxea jauregia
-
Borda jauregia
-
Errota
Amaiurtar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Gaston (1821-1882), Espainiako Gorteetako diputatu, Nafarroako probintzia-diputatu, Nafarroako gobernadore zibila, abokatu eta politikaria.
- Jose Maritorena (1882-1953), bertsolaria.
- Maurizio Elizalde (1915-1992), txistularia.
- Paskual Rekalde (1963-), hizkuntzalari eta euskaltzain osoa.[8][9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- ↑ a b c Vélez de Mendizabal, Zuriñe. Amaiurko Gaztelua. gaztea.euskonews.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
- ↑ Belaz de Medrano, Jaime. in: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
- ↑ Amaiur. baztan.eus (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
- ↑ «Aranzadik arkeologia-zentroa inauguratu du Amaiurren» naiz: 2020-08-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ «Amaiurko Arkeologia Zentroa inauguratuko dute bihar - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ Ostolaza, Paulo. «Ehunka lagun bildu dira Amaiurren, burujabetza aldarrikatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-05).
- ↑ «Euskaltzaindiak Paskual Rekalde izendatu du euskaltzain oso» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ «Paskual Rekalde hizkuntzalari amaiurtarra euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Amaiur Arkeologia Zentroa. Gune ofiziala: www.amaiur.eus/
- Amaiur Baztango udal webgunean, baztan.eus
- Aurkerena, Joseba, Amaiur eta Berzaitz, ametsetik libertatera[Betiko hautsitako esteka], kazeta.info
- Amaiur "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).