Akrokorinto
Akrokorinto | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Grezia |
Lurraldeko administrazio-erakunde | Decentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands |
Eskualdea | Peloponeso (periferia) |
Unitate periferikoa | Korintia |
Udalerria | Corinth Municipality |
Koordenatuak | 37°53′29″N 22°52′15″E / 37.89142°N 22.870921°E |
Altitudea | 575 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Estiloa | bizantziar arkitektura |
Ondarea | |
Akrokorinto (antzinako grezieraz Ακροκóρινθος) Greziako antzinako Korinto herrian dagoen goragune harritsua da, Antzinatean eta Erdi Aroan akropoli gisa erabilia. Bere geomorfologiari esker, babesteko oso erraza zen. Bizantziar Inperioaren garaian, gotortua izan zen, Greziako themako estrategoaren egoitza bihurtu baitzen.
Geroago, Laugarren Gurutzadaren ondoren, frankoen gotorleku bihurtu zen, eta, ondoren, veneziar eta otomandarrena.
Ur hornitzea ziurra zutelarik, Akrokorintoko gotorlekua, Grezia hegoaldeko azken babes lerro bezala erabili zen, Peloponesoko penintsulako etsaiak aldentzen. Muinoaren defentsa, harresituriko hiru zirkuituk eratzen zuten. Tokiko zatirik garaienak, Afroditaren omenezko tenplu greziar bat izan zuen. Kristautasuna heldu zenean, eliza bihurtu ze, eta, ondoren, meskita.
American School delakoak, 1929an hasi zituen indusketa lanak. Egun, Greziako Erdi Aroko gaztelurik garrantzitsuenetako bat da.
Mitologian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pausaniasek, honako mito hau kontatzen du: Briareo Hekatonkiroa, Poseidon eta Heliosen arteko gatazka baten epaile izan zen. Briareok, honako erabaki hau hartu zuen: Korintoko istmoa Poseidonen jabegoa zen, eta, hiritik gorago zegoen zatia, Akrokorinto, alegia, Heliosena.
Pirene iturria harresi barnean dago.