Abuztuaren 31
Itxura
Abuztuaren 31a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hirugarren eguna da, 244.a bisurteetan. 122 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1813 – Tropa ingeles eta portugaldarrek, Espainiaren aliatuak zirenak, Wellington jeneralaren lemapean Donostiari su eman zioten frantziarrak kanporatzeko.
- 1839 – Bergarako besarkadaren bidez, Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zitzaion.
- 1964 – Txistua musika-tresna jotzeagatik, lau pertsonari isuna jarri zieten Sestaon.
- 1975 – Poliziak Jesus Mari Garcia Ripalda hil zuen Donostian.
- 1985 – ETArekin zerikusirik ez zuen Dominique Labeyrie Donibane Lohitzunen tirokatua. GALek okerra izan zela esan zuen.
- 2006 – Eusko Alkartasunak EAJrekin koalizioan ez joatea erabaki zuen, barne bozketa baten ondoren.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1724 – Luis I.a Espainiakoa baztangaren ondorioz hil zen, 17 urte zituela, eta sei hilabeteko erregealdiaren ostean. Bere aitak, Filipe V.ak, hartu zuen berriro tronua.
- 1888 – London hiriko Whitechapel barrutiko Buck's Row kalean Mary Ann Nichols andrearen gorpua aurkitu zuten; Jack Tripa-ateratzailearen lehenbiziko erailketa izan zen.
- 1928 – Turkiak alfabeto arabiarra alde batera utzi eta latindarra onartzea adostu zuen.
- 1939 – Alemania naziak irrati-estazio bati egindako eraso poloniarra aipatu zuen, Hitlerri biharamunean Polonia erasotzeko aitzakia emanez eta horrekin Bigarren Mundu Gerra hasiz.
- 1957 – Malaysiak Britainia Handiarekiko independentzia lortu zuen.
- 1961 – Espainiak Marokon zituen azken tropak erretiratu zituen.
- 1962 – Trinidad eta Tobagok independentzia politikoa lortu zuen.
- 1986 – Admiral Nakhimov bidaiari ontzi sobietarra Itsaso Beltzean hondoratu zen Pyotr Vasev kargaontziarekin talka egin ondoren, 398 bidaiari hil zirelarik.
- 1991 – Kirgizistanek SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 1994 – IRAk su etena iragarri zuen.
- 1997 – Diana Spencer Galesko printzesa auto istripuz hil zen Parisen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1928 – Lau soseko opera (alemanez: Die Dreigroschenoper), Kurt Weillen musika eta Bertolt Brechten libretoa duen opera estreinatu zen Berlingo Theater am Schiffbauerdamm antzokian.
- 1955 – The Man from Laramie ("Laramieko gizona") filma estreinatu zen, Anthony Mannek zuzendu eta James Stewart, Arthur Kennedy, Donald Crisp eta Cathy O'Donnell aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2006 – Edvard Munchen Garrasia, 2004ko abuztuaren 22an ostua, polizia norvegiarrak berreskuratu zuen sarekada batean.
- 2012- Argo filma estreinatu zen, Ben Affleck zinema zuzendariak zuzendu eta berak, Bryan Cranston, Alan Arkin eta John Goodman aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1897 – Thomas Alva Edisonek kinetoskopioa patentatu zuen, lehen zine proiektagailua.
- 1998 – Ipar Koreak Kwangmyongsong-a jaurtiki zuen, bere lehen satelitea.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1972 – Bobby Fischer munduko xake txapeldun bihurtu zen, Boris Spassky sobietarraren aurka.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1743 – Jean Dalbarade, lapurtar militarra, kortsario ospetsua (h. 1819).
- 1831 – Ramon Artola, euskal idazlea (h. 1906).
- 1836 – Ramon Elorriaga, bizkaitar margolaria (h. 1898).
- 1868 – Enrike Zubiri, Manezaundi, euskal idazle eta margolari nafarra (h. 1943).
- 1873 – Ramon Goikoetxea, Evangelista de Ibero, nafar kaputxinoa (h. 1909).
- 1886 –
- Ramón Biguri, euskal herritar politikaria.
- Ramon Bikuña, bizkaitar politikari eta enpresaburua (h. 1935).
- 1888 – Ramón Basterra, bizkaitar poeta, diplomatiko eta idazlea (h. 1928).
- 1896 – José Ramón Castro Alaba, nafar sendagilea eta filologoa (h. 1977).
- 1897 – Silverio Izagirre, euskal herritar futbolaria (h. 1935).
- 1922 – Iñigo Aranzadi, nafar ingeniari agronomo, kazetari eta idazlea, etnologian aditua (h. 2003).
- 1928 – Ramon Labaien, euskal herritar enpresaburu, politikari eta euskaltzalea eta Donostiako alkatea (h. 2013).
- 1929 – Fernando Redón, iruindar arkitektoa (h. 2016).
- 1930 – Ramón Aboitiz Musatadi, bizkaitar ingeniari, akademiko eta enpresaria (h. 2010).
- 1947 – José Ramón Lete, gipuzkoar saskibaloi-jokalari ohia eta politikaria, Espainiako Kirolen Goi Kontseiluaren presidentea.
- 1950 – Juan Pablo de Lojendio y Pardo-Manuel de Villena, Arévalo del Reyren dukea, espainiar aitorensemea, Donostian.
- 1952 – Paulino Martínez, nafar txirrindulari ohia, Trespadernen.
- 1958 –
- Serge Blanco, lapurtar errugbilari ohia eta Biarritz Olympique taldeko zuzendaria, sekula izan den errugbilari euskaldun handiena, Caracasen.
- Ramón Ibarra, bizkaitar aktorea.
- 1959 – Enrique Villarreal, El Drogas, nafar abeslari, musikari eta baxujolea, Barricada musika taldeko kidea.
- 1962 – Loli Albero, nafar poeta.
- 1964 – Ion Arretxe, gipuzkoar arte zuzendaria, marrazkilaria, idazlea eta aktorea (h. 2017).
- 1968 – Tessa Andonegi, gipuzkoar aktorea.
- 1969 – Justo Ruiz, arabar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1977 – Xabier Otermin, gipuzkoar futbolaria.
- 1981 - Maite Guevara, arabar aktorea eta pailazoa.
- 1988 – Itziar Gonzalez, gipuzkoar hizkuntzalari konputazionala.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 12 – Kaligula, erromatar enperadorea (h. 41).
- 161 – Komodo, erromatar enperadorea (h. 192).
- 1240 – Erramun Jaiogabea, Erromatar Eliza Katolikoko elizgizona (j. 1204).
- 1569 – Jahangir, Indiako mogol enperadorea (h. 1627).
- 1604 – Famiano Michelini, italiar matematikaria, batez ere hidraulikan interesa zuena (h. 1665).
- 1663 – Guillaume Amontons, frantziar fisikari eta instrumentugilea (h. 1705).
- 1749 – Aleksandr Radistxev, errusiar idazlea (h. 1802).
- 1786 – Michel Eugène Chevreul, frantziar kimikaria (h. 1889).
- 1795 – Amable Tastu, frantziar idazlea (h. 1885).
- 1797 – Ramón Castilla, Peruko presidentea (h. 1867).
- 1811 – Théophile Gautier, frantziar poeta eta nobelagilea (h. 1872).
- 1821 – Hermann von Helmholtz, alemaniar fisikaria (h. 1894).
- 1834 – Amilcare Ponchielli, italiar konpositorea (h. 1886).
- 1837 – Édouard Stephan, frantziar astronomoa (h. 1923).
- 1843 – Georg von Hertling, Alemaniako kantzilerra (h. 1919).
- 1853 – Alexei Brusilov, errusiar jenerala (h. 1926).
- 1866 – Elizabeth von Arnim, ingeles idazlea (h. 1941).
- 1870 – Maria Montessori, italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra (h. 1952).
- 1872 – Matilda Kxesinskaia, errusiar-poloniar ballet-dantzaria eta Nikolas II.a Errusiako tsarraren maitalea (h. 1971).
- 1877 – Margaret Bemister, kanadar idazle, kazetari eta irakaslea (h. 1984).
- 1878 – Frank Jarvis, estatubatuar atleta (h. 1933).
- 1879 –
- Alma Mahler, austriar musikagile eta socialitéa (h. 1964).
- Taishō enperadorea, Japoniako 123. enperadorea (h. 1926).
- 1880 – Gilemina I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina (h. 1962).
- 1887 – Zenobia Camprubí, espainiar idazle, itzultzaile eta hizkuntzalaria (h. 1956).
- 1889 – Edward Hulse, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen britaniar ofiziala (h. 1915).
- 1893 – Lily Laskine, frantziar harpa-jotzailea (h. 1988).
- 1897 – Fredric March, estatubatuar aktorea (h. 1975).
- 1898 – Ramona Zapatero Zapatel, errioxar emakume ekintzaile erbesteratua.
- 1900 – Enrique Gaviola, argentinar astrofisikaria (h. 1989).
- 1902 – Maria Dolors Bargalló, kataluniar politikaria eta feminista (h. 1980).
- 1908 –
- Ricardo Gullón, espainiar literatura-kritikaria (h. 1991).
- William Saroyan, estatubatuar idazlea (h. 1981).
- 1910 – Mimí Langer, austro- argentinar medikua, psikologoa, psikoanalista eta irakaslea (h. 1987).
- 1912 – Ichiji Otani, japoniar futbolaria (h. 2007).
- 1913 –
- Helen Levitt, estatubatuar argazkilaria (h. 2009).
- Bernard Lovell, britainiar astronomoa.
- Ambros, El Capitán Trueno-ren sortzaile grafikoa (h. 1992).
- 1914 – Richard Basehart, estatubatuar aktorea (h. 1984).
- 1916 –
- Ramón Salas, burgostar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian matxinoen alde izandakoa (h. 1993).
- Daniel Schorr, estatubatuar kazetaria.
- 1918 – Alan Jay Lerner, estatubatuar abesti-idazle, libreto egile eta zinema gidoilaria (h. 1986).
- 1919 – Amrita Pritam, indiar idazlea, Punjabgo literaturako lehen emakume garrantzitsutzat hartua (h. 2005).
- 1921 – Miguel Ángel Alonso Samaniego, errioxar farmazialari eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (h. 1981).
- 1924 – Buddy Hackett, estatubatuar aktore eta umorista (h. 2003).
- 1925 – Maurice Pialat, frantziar zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 2003).
- 1927 – Roland Simounet, frantziar arkitektoa (h. 1996).
- 1928 –
- James Coburn, estatubatuar aktorea (h. 2002).
- Ramón Martín Mateo, espainiar legelari eta unibertsitateko irakaslea, Bilboko Unibertsitatearen laugarren eta azken errektorea (h. 2014).
- 1929 –
- Julio Ramón Ribeyro, perutar idazlea, XX. mendeko perutar idazle gailenetako bat (h. 1994).
- Osamu Yamaji, japoniar futbolaria (h. 2021).
- 1935 –
- Eldridge Cleaver, estatubatuar politikaria eta beltzen aldeko aktibista (h. 1998).
- Frank Robinson, beisbol jokalaria.
- 1936 – Otelo Saraiva de Carvalho, portugaladar militar eta politikaria, 1974ko Krabelinen Iraultzaren arduradun nagusia (h. 2021).
- 1939 – Paul Winter, estatubatuar musikaria eta musikagilea.
- 1940 – Alain Calmat, frantziar patinatzaile artistiko ohia eta politikaria.
- 1941 –
- Emmanuel Nunes, Parisen bizi izandako portugaldar musikagilea (h. 2012).
- Linda White, euskara irakasle, ikertzaile, itzultzaile eta idazle eusko estatubatuarra.
- 1942 –
- Pedro Solbes, espainiar politikaria eta legelaria (h. 2023).
- Eugenio Trías, kataluniar filosofo eta idazlea (h. 2013).
- 1944 – Anna Lizaran, kataluniar aktorea (h. 2013).
- 1945 –
- Sérgio Godinho, portugaldar abeslaria.
- Van Morrison, irlandar musikagilea, bere belaunaldiko musikari eraginkorrenetakoa.
- Itzhak Perlman, israeldar biolin-jotzailea, XX. mendearen bigarren erdiko munduko onenetakotzat joa.
- 1948 – Holger Osieck, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1949 –
- Richard Gere, estatubatuar aktorea.
- Hugh David Politzer, estatubatuar fisikaria, 2004ko Fisikako Nobel Saria.
- 1951 – Pedro Algorta, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat.
- 1954 –
- Caroline Cossey, ingeles modeloa, Playboy aldizkariaren azalerako posatu zuen lehen emakume transexuala.
- Robert Kocharyan, Armeniako eta Artsakheko presidentea.
- Antonio Resines, espainiar aktorea.
- 1955 – Edwin Moses, estatubatuar atleta ohia, 400 metroko hesi-lasterketan espezializatua eta 107 final jarraian irabazitakoa.
- 1956 –
- Tsai Ing-wen, Taiwango presidentea.
- Masashi Tashiro, japoniar telebistako artista eta abeslaria (Rats & Star).
- 1958 – Éric Zemmour, frantziar saiakeragile, polemista eta kazetaria.
- 1960 – – Hassan Nasrallah, Libanoko erlijiosoa eta Xiismoaren Hezbola alderdiaren burua (h. 2024).
- 1962 – Geoffrey Blake, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1965 –
- Terelu Campos, espainiar aurkezle, telebistako kolaboratzaile eta enpresaburua.
- Pablo Motos, espainiar telebista aurkezle eta irrati-esataria.
- 1966 – Juncal Rivero, espainiar top-model ohi eta aktorea.
- 1970 – Rania Jordaniakoa, Jordaniako erregina ezkontidea.
- 1971 – Pádraig Harrington, irlandar golfaria.
- 1974 – Teruyoshi Ito, japoniar futbolaria.
- 1975 – Sara Ramírez, mexikar-estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1977 –
- Jeff Hardy, World Wrestling Entertainmenteko (WWE) estatubatuar borrokalari profesionala.
- Craig Nicholls, rock musikaria.
- 1978 – Adam Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar abokatu eta politikaria.
- 1979 – Noelia, puertorricar abeslaria.
- 1981 – Tomás Nistal, espainiar txirrindulari ohia.
- 1982 – Pepe Reina, espainiar futbolaria.
- 1984 – Marko Banić, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- 1985 – Mohammed bin Salman, Saudi Arabiako Printze oinordekoa.
- 1989 – Malena Costa, espainiar publizitate-modeloa.
- 1991 –
- Jakub Słowik, poloniar futbolaria.
- Shi Tingmao, txinatar tranpolin jauzilaria.
- 1993 – Rémi Fraisse, frantziar botanikaria (h. 2014).
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1450 – Elisabet Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infanta (j. 1395).
- 1651 – Tiburcio Redin, euskal militar eta politikaria (j. 1597).
- 1768 – Martin Karrera, gipuzkoar arkitektoa (j. 1713).
- 1923 – Ramón Untzaga, bizkaitar futbolaria, atzerako artaziaren asmatzailea, Txilen (j. 1894).
- 1936 –
- Gregorio Balparda, euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria, Bilboko alkatea, fusilatua (j. 1874).
- Manuel Guzmán García, gipuzkoar politikari errepublikanoa, Coruñan fusilatua (j. 1878).
- 1965 – Pedro Laxalt, lapurtar aktorea, Argentinan lan egin zuena, Buenos Airesen (j. 1900).
- 1975 – Jesus Mari Garcia Ripalda, gipuzkoar militante komunista, Espainiako poliziak tiroz hila (j. 1952).
- 1979 – René Delzangles, lapurtar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusia (j. 1889).
- 1992 – Kasilda Hernáez, Kasi, gipuzkoar anarkista ezaguna eta Felix Likinianoren laguna (j. 1914).
- 2001 – Julio Antonio Elizegi, nafar futbolaria, Coruñan (j. 1910).
- 2003 – Mario Onaindia, euskal herritar politikari sozialista, idazlea eta ETAkide izandakoa (j. 1948).
- 2004 - Santiago Pérez Luzuriaga, Pachi, bizkaitar futbolaria, Bartzelonan (j. 1917).
- 2020 – Juan Jose Goiriena de Gandarias, arabar ikertzaile eta irakaslea (j. 1948).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1056 – Teodora Porfirogeneta, Bizantziar Inperioko enperatriza (j. c. 980).
- 1158 – Antso III.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea (j. 1134).
- 1324 – Henrike II.a Ziprekoa, Zipreko eta Jerusalemgo erregea (j. 1270).
- 1372 – Ralph Stafford, Ingalaterrako noblea, Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen militar nabarmena (j. 1301).
- 1422 – Henrike V.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1387).
- 1522 – Gonzalo Pizarro Rodríguez de Aguilar, espainiar militarra.
- 1528 – Matthias Grünewald, alemaniar margolaria (j. c. 1480).
- 1563 – Montorsoli, italiar elizgizon, eskultore eta arkitekto manierista (j. 1507).
- 1688 – John Bunyan, ingeles teologo eta idazlea (j. 1628).
- 1709 – Andrea Pozzo, italiar pintorea eta arkitektoa (j. 1642).
- 1724 – Luis I.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1707).
- 1795 – François-André Danican Philidor, frantses musikagilea eta xake-jokalari ospetsua (j. 1726).
- 1811 – Louis Antoine de Bougainville, frantziar itsasgizona (j. 1729).
- 1814 – Arthur Phillip, briainiar Royal Navyko ofiziala eta Hegoaldeko Gales Berriko koloniako gobernadorea (j. 1738).
- 1864 – Ferdinand Lassalle, alemaniar politikari sozialista (j. 1825).
- 1867 – Charles Baudelaire, frantziar poeta, kritikari eta itzultzailea (j. 1821)
- 1869 – Mary Ward, irlandar zientzialaria eta auto-istripuz hildako lehen pertsona (j. 1827)
- 1888 – Mary Ann Nichols, ustez Jack Tripa-ateratzailearen lehenengo biktima (j. 1845).
- 1912 – Paul Robin, frantziar pedagogo eta hezitzaile anarkista (j. 1837).
- 1920 – Wilhelm Wundt, alemaniar fisiologo, filosofo eta Psikologiaren aitzindaria (j. 1832).
- 1940 – Raymond Smith Dugan, estatubatuar astronomoa (j. 1878).
- 1941 – Marina Tsvetaieva, errusiar poeta eta idazlea (j. 1892).
- 1945 – Stefan Banach, poloniar matematikaria (j. 1892).
- 1948 – Andrei Zhdanov, sobietar politikaria (j. 1894).
- 1963 – Georges Braque, frantziar margolari eta eskultorea (j. 1882).
- 1966 – Kasimir Edschmid, alemaniar idazlea (j. 1890).
- 1967 –
- Tamara Bunke, Tania, argentinar iraultzaile komunista eta espioia (j. 1937).
- Ilia Ehrenburg, sobietar idazle, kazetari, itzultzaile eta intelektuala (j. 1891).
- 1969 –
- Luisa Landová-Štychová, txekoslovakiar politikaria, feminista, hezitzailea eta astronomoa (j. 1885).
- Rocky Marciano, Txapeldun Zuri Handia, estatubatuar boxeolaria, borrokaldi bat galgu gabe erretiratu zen pisu astunetako boxeolari bakarra (j. 1923).
- 1973 – John Ford, irlandar-estatubatuar zine zuzendaria (j. 1894).
- 1974 – Norman Kirk, Zeelanda Berriko 29. lehen ministroa (j. 1923).
- 1977 – Atala Apodaca, mexikar irakasle, feminista eta iraultzailea (j. 1884).
- 1978 – John Wrathall, Rhodesiako 2. presidentea (j. 1913).
- 1979 –
- Celso Emilio Ferreiro, galiziar idazlea (j. 1912).
- Sally Rand, estatubatuar aktore eta dantzaria (j. 1904).
- 1985 – Frank Macfarlane Burnet, australiar birologoa immunologian egindako ekarpenagatik ezaguna, 1960ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- 1986 –
- Urho Kekkonen, Finlandiako 8. Presidentea (j. 1900).
- Henry Moore, britainiar eskultorea, XX. mendeko eskultore nagusietako bat (j. 1898).
- 1988 – Leonidas Proaño, ekuadortar apezpiku erromatar katolikoa (j. 1910).
- 1990 – Nat Clifton, estatubatuar kirolaria, NBAn jokatu zuen lehen afroamerikarra (j. 1922).
- 1994 – Lucila Palacios, venezuelar idazlea (j. 1902).
- 1997 – Diana Galeskoa, Lady Di, Galesko printzesa (j. 1961).
- 2000 – Jacques Allières, frantziar hizkuntzalari poliglota eta Ohorezko euskaltzaina (j. 1929).
- 2002 –
- Lionel Hampton, estatubatuar jazz musikaria (j. 1908).
- George Porter, britainiar kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (j. 1920).
- 2005 –
- Eladia Blázquez, argentinar tango-abeslari eta konpositorea (j. 1931).
- Józef Rotblat, poloniar zientzialaria, 1995eko Bakearen Nobel Saria (j. 1908).
- 2009 – Barry Flanagan, galestar eskultore eta poeta (j. 1941).
- 2010 – Laurent Fignon, frantziar txirrindularia (j. 1960).
- 2012 –
- Carlo Maria Martini, italiar kardinala, Milango artzapezpikua izandakoa (j. 1927).
- Klaus Niebel, alemaniar industrialari eta euskaltzalea (j. 1937).
- Norbert Walter, alemaniar ekonomialaria (j. 1944).
- 2015 – Pepita Patiño Páez, espainiar militante antifrankista (j. 1925).
- 2018 – Luigi Luca Cavalli-Sforza, italiar zientzialaria, populazioen genetikan aditua (j. 1922)
- 2019 – Immanuel Wallerstein, estatubatuar soziologo eta gizarte-zientifiko historikoa, mundu-sistema analisiaren teoriko nagusia (j. 1930).
- 2020 – Pranab Mukherjee, Indiako 13. presidentea (j. 1935).
- 2021 – Michael Constantine, greko-estatubatuar aktorea (j. 1927).
- 2023 – Tantely Andrianarivo, Madagaskarko lehen ministroa (j. 1954).
- 2024 –
- Jessica Mbangeni, hegoafrikar poeta, abeslari, aktore eta enpresaburua (j. 1977).
- Fatman Scoop, rap abeslari estatuabatuarra (j. 1971).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santu kristauak: Markos, Nonato, Ramon eta Rufina.
- Sehaska egutegiko izendegia: Etxahun eta Eneperi.
- Elkartasunaren nazioarteko eguna.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |