1936–1939ko arabiar matxinada Palestinan
1936–1939ko arabiar matxinada Palestinan | |
---|---|
Mota | matxinada |
Honen parte da | Herriarteko gatazka Palestinako Britaniar Mandatuan |
Data | 1936ko apirila |
Kokaleku | Palestinako Britainiar Mandatua |
Herrialdea | Palestinako Britainiar Mandatua |
Honen ondorioa | White Paper of 1939 (en) |
1936-1939ko arabiar matxinada Palestinan (1936ko apirila - 1939ko urria) Arabiar Batzorde Gorenak greba orokorra deklaratu zuenean hasi zen, eta yishuv (judu) komunitatearekiko edozein truke ekonomikori boikota egitea sustatu zuen. Manifestazioak antolatu ziren herrialde osoan, eta gero eta gertakari bortitzagoak bihurtzen joan ziren, polizia britainiarrak Jaffako manifestazioetako bat erreprimitu ondoren. Matxinada altxamendu armatuaren itxura hartzen hasi zen, eta buruzagi militar popularrak agertu ziren.[1] Hortik aurrera konboien, instalazio elektrikoen eta indar britainiarren eta kolono juduen aurkako erasoak gertatu ziren, eta britaniarrek ekintza horien aurka errepresaliak hartu zituzten. 1936 eta 1940 artean, 2000 etxe inguru eraitsi zituzten, 9.000 palestinar baino gehiago giltzaperatu zituzten kontzentrazio-esparruetan eta 100 bat palestinar heriotzara kondenatu zituzten. 1939ko udazkenean amaitu zen matxinada, zapalduta, 5.000 arabiar palestinar baino gehiago hilda eta 10.000 bat zaurituta.[2]
Britainiar agintaldiak kolonizazio sionistari emandako laguntzei eta palestinarren garapena eragozteari palestinarrek emandako erantzuna izan zen matxinada. Palestinako nekazarien bizitza hondatzen ari zen, eta ekonomia gero eta motelagoa zen haientzat.[3] Britaniar Mandatuaren ondorioz bi faktorek izan zuten eragin garrantzitsua tentsioaren areagotzean: Europa ekialdetik eta Errusiatik iritsitako etorkin juduen oldeak, eta belaunaldiz belaunaldi lurra lantzen ari ziren langile palestinarren lekualdatzea eta kanporaketa yishuv buruzagiek lurrak modu intentsiboan erosi eta gero.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hourani, Albert (1991). «La culminación del poder europeo (1914-1939)». La historia de los árabes. Ediciones B, S.A. p. 404. ISBN 978-84-96778-77-1.
- ↑ Rogan, Eugene L.; Fernández Aúz, Tomás. (2010). Los árabes: del imperio otomano a la actualidad. Crítica ISBN 978-84-9892-138-0. (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ Pappé, Ilan (2007). «El mandato británico: Colonialismo, nacionalismo y cohabitación». Historia de la Palestina moderna. Un territorio, dos pueblos. Akal S.A. p. 145. ISBN 978-84-460-2255-8.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The 1936-1939 Revolt in Palestine Ikuspuntu palestinar bat Ghassan Kanafini-ren eskutik.
- Al-Bassako sarraskia
- Al Jazeera English Documentary: Al-Nakba: The Palestinian katastrophe - Episode 2