1924ko Neguko Olinpiar Jokoak
Itxura
1924ko Neguko Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Neguko Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 1924ko urtarrilaren 25a - 1924ko otsailaren 5a |
Data | 1924 |
Edizio zenbakia | 1 |
1928 → | |
Kokaleku | Chamonix-Mont-Blanc |
Herrialdea | Frantzia |
Partehartzaile kopuru | 16 258 |
Kirola | negu-kirol |
Beste batzuk | |
Kirol proba olinpiko | 16 |
Osatuta | |
ice hockey at the 1924 Winter Olympics (en) bobsleigh at the 1924 Winter Olympics (en) military patrol at the 1924 Winter Olympics (en) cross-country skiing at the 1924 Winter Olympics (en) speed skating at the 1924 Winter Olympics (en) Nordic skiing at the 1924 Winter Olympics (en) ski jumping at the 1924 Winter Olympics (en) Nordic combined at the 1924 Winter Olympics (en) curling at the 1924 Winter Olympics (en) figure skating at the 1924 Winter Olympics (en) | |
Webgune | olympics.com… |
1924ko Neguko Olinpiar Jokoak, Frantziako Chamonix hirian ospatu ziren. Jatorrian, Neguko Kirolen Astea deitua eta Parisko 1924ko Udako Olinpiar Jokoen zati bezala antolatuak, ondoren, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, Neguko I. Olinpiar Jokoak bezala izendatu zituen. Urtarrilak 25etik otsailak 5 arte ospatu ziren.
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Norvegia | 4 | 7 | 6 | 17 |
2 | Finlandia | 4 | 4 | 3 | 11 |
3 | Austria | 2 | 1 | 0 | 3 |
4 | Suitza | 2 | 0 | 1 | 3 |
5 | AEB | 1 | 2 | 1 | 4 |
6 | Erresuma Batua | 1 | 1 | 2 | 4 |
7 | Suedia | 1 | 1 | 0 | 2 |
8 | Kanada | 1 | 0 | 0 | 1 |
9 | Frantzia | 0 | 0 | 3 | 3 |
10 | Belgika | 0 | 0 | 1 | 1 |
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izotz gaineko patinaje artistikoa kirol olinpiko izan zen 1908an eta 1920an. Izotz hockeya, berriz, 1920an ospatu zen.
- Ekitaldi hauek udan egiteko zailtasunak izan ziren, Nazioarteko Batzorde Olinpikoa, Lausanan bildua, 1921ean Neguko Kirolen Nazioarteko Astea' ezartzera bultzatu zuten arrazoiak, Paris 1924rekin batera.
- Charles Jewtraw, abiadura patinajezko garailea 500 metrotan, Neguko Olinpiar Jokoetako lehen domina jaso zuen kirolaria izan zen.
- Kanadako izotz hockeyko taldea eta Gilles Grafström patinatzailea, Udako Olinpiar Jokoetan lortutako dominak Neguko Olinpiar Jokoetan defenditu zituzten kirolari bakarrak izan ziren.
- Ohorezko domina bat eman zitzaion Charles Bruce mendizaleari, 1922an, Everest mendiaren tontorrera igotzen saiatu zen espedizioaren buruzagiari.
- Joko hauetako azken domina, 1974an eman zen. Ondorengo berrikuspenen laguntzarekin, Thorleif Haug norvegiarrak eski jauzian jasotako puntaketa okerra zela ikusi zen, eta, beraz, brontzezko dominaren benetako irabazlea, Anders Haugen estatubatuarra bihurtu zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bobsleigha
- Curlinga
- Eski nordikoa
- Izotz hockeya
- Izotz gaineko patinaje artistikoa
- Izotz gaineko abiadura-patinajea
- Patruila militarra
Aurrekoa I. edizioa |
Aro Modernoko Neguko I. Olinpiar Jokoak 1924 |
Ondorengoa 1928ko Sankt Moritzeko Neguko Olinpiar Jokoak |