Edukira joan

ß

Wikipedia, Entziklopedia askea
ẞ eta ß letrak.

Alemanezko ortografian, ß letra, Eszett edo scharfes S deitua, /s/ fonema irudikatzen du Aleman Estandarrean bokal luzeen edo diptongoemn ostean. Eszett izenak bi letra bateratzen ditu, alde batetik ⟨s⟩ (Es) eta, bestetik, ⟨z⟩ (Zett). Batzuetan, s bikoitz izena ere ematen zaio[1]. Gaur egun alemanez baino ez da erabiltzen letra hau, eta ez badago eskuragarri ⟨ss⟩ digrafoa erabil daiteke. Suitzako aleman estandarrean ss idazten da gaur egun.

Letraren jatorria ⟨sz⟩ digrafoa da, Erdi Aroaren amaieran erabiltzen zen moduan, ligatura bat sortuz ⟨ſ⟩ eta ⟨ʒ⟩ letren artean, ⟨ſʒ⟩ moduan. XIII. mendean ⟨ʒ⟩ eta ⟨z⟩ soinuen arteko diferentzia galdu zen, eta biak konbinatu ziren. 2017an alemanaren akademiak ⟨ẞ⟩ letra larria onartu zuen, mendeetako eztabaidaren ostean[2], eta 2024tik hobesten da hitza larriz idatzi behar bada, ⟨SS⟩ idatzi beharrean, adibidez STRAẞE, STRASSEren gainetik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Köktaş, Sandra. (2022-09-20). «German double s and eszett» Lingoda (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).
  2. (Ingelesez) Ha, Thu-Huong. (2017-07-20). «Germany has ended a century-long debate over a missing letter in its alphabet» Quartz (Noiz kontsultatua: 2024-11-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]