La Fenice
La Fenice | |
---|---|
Gran Teatro La Fenice | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Koordenatuak | 45°26′01″N 12°20′02″E / 45.4337°N 12.3339°E |
Historia eta erabilera | |
Architectural design competition for La Fenice | 1789 |
Eraikuntzaren hasiera | 1790eko apirila |
Sutea | 1836 |
Berreraikuntza | 1837 |
Redevelopment | 1937 |
Sutea | 1996 |
Sutea | 1996ko urtarrilaren 29a |
Berreraikuntza | 2003 |
Inaugurazioa | 1792ko maiatzaren 16a |
Jabea | Venezia |
Izenaren jatorria | Fenix |
Erabiltzailea | La Fenice |
Edukiera | 1.244 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Gian Antonio Selva (en) Giovanni Battista Meduna (en) Tommaso Meduna (en) |
Estiloa | Italian theater (en) |
Webgune ofiziala | |
La Fenice (euskaraz "fenixa") Veneziako antzokia da, munduko opera antzokirik ospetsuenetakoa. Bertan italiar opera ezagunenetako asko estreinatu dira.
Historia
1774an, San Benedetto Antzokia, Veneziako opera antzokirik garrantzitsuena zena berrogei urte baino gehiagoko historiarekin, sute batek suntsitu zuen. Berreraiki eta gutxira, administratzen zuen konpainia eta jabeak ziren veneziarren arteko gatazka legal bat sortu zen. Gatazka hau familiak irabazi zuen, eta, beraz, konpainiak bere kontura antzoki berri bat eraikitzea erabaki zuen Campo San Fantin plazan.
Lanak 1790eko ekainean hasi eta 1792ko maiatzean amaitu ziren. Antzoki berria La Fenice izenarekin bataiatua izan zen konpainiaren birsortzea ohoratzeko, lehenik bere errautsetatik, eta ondoren bere lekualdatzetik. La Fenice 1792ko maiatzak 16an inauguratu zen Giovanni Paisielloren I Giochi di Agrigento izeneko operarekin.
Jada XIX. mendearen hasieran, La Fenicek Europan zuen ospea oso handia zen. Gioacchino Rossinik han bi opera egin zituen, Vincenzo Bellinik beste bi estreinatu zituen, eta Gaetano Donizetti garaile itzuli zen Veneziara hamazazpi urte Milanen eta Napolin eman ondoren.
1836ko abenduan antzokiak beste hondamendi bat jasan zuen. Beste sute batek suntsitu zuen, eta azkar berreraiki behar izan zen, bere ateak berriz 1837ko abenduan irekiz.
1884an hasi zen Giuseppe Verdiren elkarlana antzokiarekin, Ernaniren ekoizpen batekin inauteri denboraldian. Gero, Attila, Rigoletto, La Traviata eta Simon Boccanegra estreinatu ziren hurrenez hurren.
Lehen Mundu Gerran zehar, La Fenice itxia izan zen, eta bere aktibitateak berrabiatu zituenean ekoizpen ugarirekin egin zuen, eta munduko kantari eta zuzendari garrantzitsuak erakarriz. 1930ean Veneziako Bienalak Musika Garaikidearen lehen Nazioarteko Jaialdia hasi zuen, non Igor Stravinski eta Benjamin Britten bezalako konposatzaileak aurkeztu ziren. Jaialdi honen ondorengo edizioetan Luciano Berio, Luigi Nono eta Silvano Bussotti ere aurkeztu dira beste batzuen artean.
1996ko urtarrilak 29an beste sute batek erabat suntsitu zuen antzokia. Sutea eragindakoa izan zela jakin zen, eta Veneziako auzitegi batek erruduntzat konpainiarekin kontratu arazoak zituzten bi argiketari jo zituen. Berreraikitzi lanak 2001ean hasi eta 2003ko abenduak 14an antzokia berriz irekiz amaitu ziren, Beethoven, Wagner eta Stravinskiren lanak zituzten inaugurazio kontzertu batekin. Berreraikuntza Aldo Rossiren ardurapean egon zen, nork XIX. mendeko jatorrizko estiloa errespetatu zuen. Pertsonaren batzuk antzoki berri bat eraikitzeko aukera alferrik galdu izana kritikatu dute.
Bitxikeriak
Antzoki hau Salma Hayek eta François-Henri Pinaulten ezkon afariaren egoitza izan zen 2009ko apirilaren 26an.
Death at La Fenicek, Donna Leonek sortutako saileko lehen eleberria dena eta Guido Brunetti inspektoreak protagonizatzen duena, agertoki bezala veneziar antzoki hau du.
Irudiak
-
Francesco Bagnararen zirrimarra Lucia di Lammermoor lanaretzat
-
Jatorrizko aretoa 1837an
-
Agertokia 2005ean
Kanpo estekak
- (Italieraz)Antzokiaren webgunea