Valdis Zatlers
Valdis Zatlers (Riga, 1955eko martxoaren 22a) letoniar mediku eta politikaria da. Letoniako presidentea izan zen 2007tik 2011ra.
Medikuntza ikasi zuen Rigan eta zirujau ortopedikoa izan zen. 1986an laguntza medikoko zerbitzuan egon zen Txernobylgo hondamendiaren ondoren. Letoniako Traumatologia eta Ortopedia Ospitaleko zuzendaria izan zen 1998tik 2007ra.
2007an hauteskundeak irabazi eta Letoniako 7. presidente bihurtu zen. 2011n ez zuten lortu berriz hautatua izatea.