Traian Băsescu
Traian Băsescu (Basarabi, 1951ko azaroaren 4a) errumaniar politikaria da. Errumaniako presidentea izan zen 2004tik 2014ra.
Konstantzako Itsas Institutuan graduatu zen eta merkataritzako marinel gisa lan egin zuen. Itsasontziko kapitain mailara igo zen eta 1981ean bere petrolio-ontziak su hartu zuen Rouenen eta Sena ibaia kutsatu zuen.
1989 baino lehen, Errumaniako Alderdi Komunistako kide izan zen, eta Errumaniako Iraultzaren ondoren, Salbazio Nazionalerako Frontean afiliatu zen. 1991n Garraio ministro izendatu zuten. Diputatua (1992-2000), senataria (2016-2019) eta Bukaresteko alkatea (2000-2004) izan zen.
Errumaniako presidente izan zen bi agintalditan, 2004tik 2014ra. Aldi horretan Errumania Europar Batasunean sartu zen. Parlamentua bi aldiz saiatu zen kargutik kentzen epaiketa politiko baten bidez.
2019tik eurodiputatua da.